Urte berriaren hasierakin, Xerezade Hector Hugh “Saki”rengana joan da hitz aspertu bat egitera. Bere lagun Clovis Sangrailekin aurkitu du tetxo bat hartzen portzelanazko kikaretan. “Aizue, zer moduz Gabonak?” galdetu die Xerezadek xalo-xalo. “Hara”, esan dio Clovisek, kikara platertxoan delikadeziaz utzi eta gero: “Gabon Gauean New Yorken jatetxe batean afaltzen bazaude, zilegi da, eta horixe espero da, `Garai Zaharrengatik´ abesten hastea sekula ikusi ez dituzun eta berriz ikusi nahi ez dituzun ezezagunen eskutik helduta. Baina best...


Ez dut umorea egingo, umoreari buruz egingo dut berba (gauza aspergarriagorik!). Kontua da Nabarralde elkartekoek Umorearen gerra izeneko monografikoa argitaratu berri dutela. Zeharo mamitsua da, baina ez da hona ekartzeko momentua. Hori irakurtzeak akordura ekarri didan gogoeta baizik.   Trufa, iseka eta burla antza teraupetikoak dira (edo ez). Eta, horregatik, gurean egiten den umore “soziolinguistikoa” azaletik aztertu gura izan dut. Baldin badago.   Euskara ikasleekin umorea egin da gurean (Kutsidazu bidea Ixabel, Ez dok hiru taldeko antzezlanak, …). Zuzenta...


Umorearen izenean edozer gauzari buruz idaztea (edo margotzea) zilegi ote da? Duela aste batzuk Charlie Hebdo Pariseko astekarian Islameko bi yihadista sartu ziren eta bertan lan egiten zuten 13 lagun hil egin zituzten. Aldizkari hau ezaguna izan da marrazki garratzak eta polemikoak margotzeagatik. Denok dakigunez, Islamak debekatzen du Mahoma irudikatzea, egia esan, edozer gauza marraztea, horrek idolatria susta dezakeela uste dutelako. Kasu honetan, gainera, marrazkiak karikaturak ziren, eta batzuek irudikatzen zuten Mahoma terroristaren plantak egiten eta beste askok...


    Afari, bazkari eta zintzur bustitze etengabeen sasoi honetan, guk ere gure xanpain kopatxoa jaso gura izan dugu gure entzule guztiekin soltizioa edo urte zaharra edo berria edo dena delakoa ospatzeko, irribarre batez ospatu ere. Sozializazio destroyerreko egun hauetan sarri gertatzen zaigu jende berria ezagutu beharra, baita guk geuk bitartekari lana egitea eta ezezagunak elkarri aurkeztea ere. Anfitrioi lana ez da ez batere erraza batzuetan, eta halaxe erakusten digu gaurko ipuintxoak. Baina lasai, izenburuak dioen bezala, ametsa besterik ez da. Urte berriko lehen egun ...


  Pentsa zure hizkuntzan argitaratzen den egunkari nazional bakarrean, miresten duzun marrazkilari/pilosopoak zinta eder bat egiten duela zeure testu bat oinarri hartuta. Zer sentituko zenuke? Nik, ohorea. Eta esker ona.  


in Algara, edo ez gara bloga (Kike Amonarriz) Maisu-maistra hitzak latineko magister hitzetik datoz, eta hura magis adjektibotik. Magis adjektiboak, berriz, hau esan nahi du: (zerbaitek/norbaitek baino) gehiago. Magister, beraz, honela definitu genezake: bere ezaguerak edo trebetasunak direla medio, besteen gainetik dagoena edo nabarmentzen dena. Adibidez, magister equitum (Erroma zaharreko zalditeriaren burua) edo magister militum (Buruzagi militarra). Ministro hitza berriz, minister-etik dator, eta hura minus adjektibotik: (zerbaitek/norbaitek baino) g...


MOTIBAZIOA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2013-12-05 10:48

in Algara, edo ez gara bloga (Kike Amonarriz) Maisutza ikasketak amaitu berri dituen gaztea ikastetxez ikastetxe dabil curriculuma banatzen. Halako batean, lortu du elkarrizketa bat. Zuzendariaren bulegora sartu da, eta hau galdezka hasi zaio: -          Eta esango al zenidake zeintzuk diren irakasle izatera bultzatu zaituzten hiru arrazoi nagusiak? -          Bai: uztaila, abuztua eta abendua. (ARGIAren 2.380. alean argitaratua)


                   Sexuak argaltzen ote du? Hara zenbaitek egin izan duen galdera. Izerdia bota botatzen denez -ongi eginez gero, noski- askoren iritzia da baietz, kirola egitearekin pareka litekeela larru jarduna, erretako energiari dagokionez bederen.                  Kontua argitu nahian, 2007 urtean American Journal of Cardiology aldizkarikoek neurtu egin zituzten bihotz-erritmo eta arteria-presio aldaketak gizon-emakume t...


  Hiru lagun, eta laugarren batek utzitako hutsunea, soldaduska garaian bere burua hil zuenean. Bata bestearen ondoren, aldi batez erotzen hasiko dira, nor bere modura. Bat ezkondu egingo da, eta bi baino ez dira geldituko txandakako eromen haietan, laugarren lagunari konpainia egiten. Noiz arte, ordea?   Gaur, Xerezaderen Artxiboan, Etgar Keret idazle israeldarraren umore beltz eta xamurra, Itziar Otegiren itzulpenean.   ATALA JASITEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ   MUSIKA (Abesti hauek ez dira Jamendotik hartuak): Eli Degibri: "Manic Depressive". Israeli Song Om...


  Aspalditxo Sustatun ezer idatzi barik... eta hau argitaratu dut gaur:   Aurten ere banatu ditu Improbable Research Institutek IgNobel Sariak, lehendabizi barre eragin eta gero pentsarazten dizuten zientzia sari sonatuak.   Medikuntza: Opera entzutearen eragina aztertzeagatik, baldin eta ebakuntza bat egin badizute eta sagua bazara, Masateru Uchiyama, Xiangyuan Jin, Qi Zhang, Toshihito Hirai, Atsushi Amano eta Hisashi Bashuda Masanoriy Niimi-ri. «Auditory stimulation of opera music induced prolongation of murine cardiac allograft survival and maintained generati...


Liburu bi

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2013-05-27 17:44

El arte de la defensa Batzuetan izaten da penarik liburu bat amaitzean, pertsonaiak abandonatu dituzun sentsazio hori. Eta egunak, asteak aurrera joanda ere "Zertan ibiliko ote dira orain Henry, Mike, Pella...?" galdera inguruka duzula harrapatzen duzu zeure burua.  Chad Harbach-en "El arte de la defensa" liburuarekin gertatu zait berriki. Zalantza barik gomendatzen dizuet liburua. Irakurtzen hasi bezain laster maiteminduko zarete pertsonaiez, guztiez eta bakoitzaz. Arrakasta eta porrota, zer izan nahi genuen, zergatik demontre izango garen garenak eta ez izan nahi dugunak; adi...


Euskarazko edukigintzan umorea ez da izaten oso ohikoa. Badaude salbuespenak (beranduegi saioa, wazemank eta enparauak, Oilategia Euskadi Irratian, frankotiratzaile batzuk hor nonbait eta abar).   Horregatik, berri pozgarria da izparringia bezalako komunikabide bat sortu izana. Are gehiago, izparringiak duen umore beltz eta transgresore horrekin. Orain dela gutxi sortu bada ere, etorkizun itzela duela uste dut. Bejondeizuela!   (Izparringiako albiste aukeratu batzuk):   - Euskara ez dator dogon hizkuntzetik, Venusetik dator   - Ezpainetako margo gorriak eta ligeroak e...


Tira ba, hirugarrenean  izan da. Lehena txantxa izan zen, bigarrena ere bai, biak ere Iñuzenteen egunekoak. gero, beste saiakeraren batzuk ere egon ziren... Baina oraingoan bai, orain egia da: Hedabide bat jaio da, umoretsua eta –ejem!- gaztea. Egun gutxi batzuk baino ez dituelako gaztea eta atzean gazte jendea dagoelako; mota guztietako gazteak, argitu beharra dago: gazte-gazteak batzuk eta aurrekoen adina bikoiztera hel litezkeen gazteak beste batzuk. (*)   Gozatu ezazue, egizue barre!  Irakurri Izparringia.net, redios! Batez ere, Santi Potros-en artiku...


Barretartia-n argitaratutako kolaborazioa. Tontakeria bat; beste bat, alegia ;-)Manual DevotionezcoaEz galdu helbide hau, lagunok, uste dut oso momentu onak pasaraziko dizkigutela bertan.


AURRERAKINA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2012-08-03 14:35

 Zirtak  Angel Erro ARGIA, 2304. alea 2011-XII-25 Egun batean, durango batean, argitaratuko dut idatzi ez ditudan liburuen kata...


    Bai, lagunok, Jozulin oporretara doa. Aurten ez dizuet ipuinik lagako, ezta esaerarik ere; oraingoan asmakizun ttikia -klasiko bat- proposatzen dizuet iraila bitartean hemen pausatzen zaretenoi: Jozulinen anatomiaren zati bi hauek zer dira? Ipurdia ala ukondoa? Get your own Poll! Bueno, familia, ahal bezain ondo pasau, Jozulin badoa gehien maite duena egitera!  


Pentsatzen jarrita, behin adin batera helduta sudurzulo eta belarrien barruan irteten zaigun ilajea buruan aterako balitzaigu, ez genuke zertan larritu geure kaskoen soiltze atergabea dela eta. Gainera, bekainetan neurrigabeki hazten zaizkigun tximekin ere txirikordatxoak-edo egin genitzake gure itxura arean alaitze aldera; honenen antzekoak, berbarako. Eta horrelakorik inoiz gerta ez baledi, ordea, izan gintezke arrano batzuentzat txori; txit ondo hitz eginez, eskuetan geldi, borreroak baditu milaka aurpegi. Esan dut. Post cathegorized under: Jozulin's deepest thoughts, gone to pot.


Gumersindo Buztangorri salako sofan datza, begiak lauso, mihingaina aho ertzetik ageri, telebista piztuta, lozorro goxoan, bere buruan gertatzen denaz beti bezala ezjakin.Bere ile arteko zorrien artean, ordea, denak ez daude lo: bi bai, bi ez. Solas gozoan ari dira itzarrik daudenak, betiko moduan gai potoloak ahoratuz, tarteka odol epel zurrupada batzuk emanda:Zorri 3: ZZZZZzzzzZZZZzzzzZZZZzzzzZorri 4: Grompf, grompf... ZZZZzzzzZZZZzzzz Zorri 2: Orduan, zuk diozu horixe besterik ez dugula mundualdi honetan garrantzitsu...Zorri 1: Bai, txistea gogoratzen? Badira bizitza honetan hiru...



Dohatsu

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2011-05-02 14:15

Gaur (ere) fundamentu eskaseko zerbait:  Gara-rekin banatzen zen Xirika aldizkarian atera zen eta nik orduan fotokopia atera nion eta kaxoi baten gorde, harik eta atzo Paleolitos aroko estratu baten agertu zen arte. Gaurkotasun osokoa denez, gozatu umoreaz, behar dugu-eta. Hona:(Klik argazki gainean handiago ikusteko)Eta postrerako, hau.


Lagunok, egunotan Erroman nengoela hor ari nintzen zuei zein opari, zer oroigarri ekar niezazuekeen: Koliseoaren miniatura bat? Funghi sechi batzuk? Grappa botila bat? Eta, hara non, opari praktikoa ekarri dizuedan azkenean: Datsegit botoiari sakatuz gero, induljentzia daukazue orain arte egin dituzuen pekatu guzti-guztietarako. (*) Jozulinek salbatuko zaituzte inpernuko sugarretatik. (*) Dena den, tranpa ttiki bat egin dezakezue: egin bekatu asteburuan beldurrik gabe, eta astelehenean sakatu datsegit botoia. Ahaztu gabe, hori bai.


20 euro jarriko ditut kutxa batean. Zuk ere berdin. Orain kutxan 40 euro daude. Biok dakigu hori. 30 eurotan salduko dizut kutxa. Eta biok irabaziko ditugu 10na euro.                                                                        &...


Oraingoan bai. Iazkoak azkenean ez zuen aurrera egin baina aurtengo honek berme guztiak ditu eta egungo hedabideen panorama iraultzera dator. Urtarriletik aurrera aldizkari berria kioskoetan: Papereko Sustatu. Argitalpen potoloa atera da, baina hemen doazkizue, aurrerapen bezala, azala eta aurkibidearen hiru orrialdeak. (Gainean klik handiago ikusteko) Azala: Aurkibidea 1: Aurkibidea 2: Aurkibidea 3:


Arrazoi du Edurnek: alfertuta gabiltza -nabil- aspaldion. Hau konpondu heharra dago.Gaurko Amaraunerako gaien artean honako berria zegoen: "Multa europea a cinco empresas asiáticas de pantallas planas".Gaitegia begiratzen ari nintzela apur bat googleatzen hasi eta konturatu naiz hainbat eta hainbat hedabidetan -zenbaketan hogeitik gora nindoala aspertu naiz- berria hitzez hitz berdin-berdin zetorrela. Egin zuek ere aproba, sartu hau Googleren kutxatxoan: "Joaquín Almunia, vicepresidente de la Comisión Europea y comisario de Competencia, anunció ayer con perceptible satisfacción la imposició...


Aspaldian aipatu genuen zientzia f(r)ikzioa eta literatura erotikoaren arteko harreman estua. Eta, pentsatzen jarrita, oraintsu oso boladan dagoen autof(r)ikzioa ere kokatu beharko genuke literatura erotikoa atalean. Ageriko arrazoiengatik.


Azken iruzkinak