Jozulinek salbatuko zaituzte
Lagunok, egunotan Erroman nengoela hor ari nintzen zuei zein opari, zer
oroigarri ekar niezazuekeen: Koliseoaren miniatura bat? Funghi sechi
batzuk? Grappa botila bat? Eta, hara non, opari praktikoa ekarri
dizuedan azkenean: Datsegit botoiari sakatuz gero, induljentzia daukazue
orain arte egin dituzuen pekatu guzti-guztietarako. (*)
Jozulinek salbatuko zaituzte inpernuko sugarretatik.
(*) Dena den, tranpa ttiki bat egin dezakezue: egin bekatu asteburuan beldurrik gabe, eta astelehenean sakatu datsegit botoia. Ahaztu gabe, hori bai.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: