Zaila da fededuna izatea gaur egun, inoiz baino zailagoa. Munduan erlijo ugari dagoen arren, gu kristautasunean jaio gara. Ondoen ezagutzen dudan erlijioa izanda erlijio katolikoa izango dut gaur hizpide. Gizartea aurrera doan heinean, erlijiotasuna atzera joan ohi da. Hori nabarmen geratzen da erlijio katolikoarekin, herrialde aurreratuenetan, hau da, mendebaldeko gizartean, gero eta fededun gutxiago dago. Islamarekin ez da gauza bera gertatzen, ordea. Islam erlijioa herrialde erdi garatuetan egonda, haien gobernuek eta gizartearen ezaugarriek ahalbidetzen dute islamar...


HELMUGARA IRISTEA DA HELBURUAZenbaitetan gure helburuak lortzeko presa izaten dugu; horrek azkar ibiltzea bultzatzen gaitu helmuga bistaz galdu araziz.Hala eta guztiz ere, askotan helmugara ez da azkarrena iristen lehenengo, helburua iristea dela ahaztu ez duena baizik.Beraz, azkarrena ez bazara ere, helburua zein den ahazten ez baduzu eta ahaleginean etsi gabe jarraitzen baduzu, batere ez harritu lehenengo iristen bazara.          Jose Luis Etxezarreta Garin MINUSCULE - Insect Race - More free videos are here


BIBLIA, KRISTAUEN LIBURUA NAGUSIAKristauen liburu nagusia Biblia da; bi ataletan banatuta dago: Itun Zaharra eta Itun Berria. Jarraian sakatuz gero, Biblia on line eta euskaraz irakurriko ahal izango duzu.Kristaua bazara, hona hemen aukera aproposa.


ERLIJIOA - XABIERKO FRANTZISKO DEUNAREN HISTORIAAbenduaren 3an Euskararen egunarekin batera Xabierko Frantzisko Deunaren eguna ospatzen da. Garai batean ikastolek eta euskarak patroitzat zuten santu euskaldun hau. Bere bizia ezagutu nahi baduzu hona bi aukera eder: Nafarroko Gobernuak argitara emandako web orria (euskaraz) eta marrazki bizidunak (gazteleraz).


ITUN ZAHARRA. BIBLIAKO HISTORIAK (IV)Jarraian dituzun bideoetan, gazteleraz,  Bibliako Itun Zaharreko zenbait histori ezagutu ahal izango dituzu. Histori hauek bere garaian kokatu behar dira mezua zuzen ulertu ahal izateko, hau da, hitzez hitzeko interpretazioak ez du lekurik.          Jose Luis Etxezarreta GarinAGINDUTAKO LURRA JERICO  ISRAELERAKO ERREGE BAT SALOMONEK GALDU DAVIDEN ESTIRPEA


ITUN ZAHARRA. BIBLIAKO HISTORIAK (V)Jarraian dituzun bideoetan, gazteleraz,  Bibliako Itun Zaharreko zenbait histori ezagutu ahal izango dituzu. Histori hauek bere garaian kokatu behar dira mezua zuzen ulertu ahal izateko, hau da, hitzez hitzeko interpretazioak ez du lekurik.          Jose Luis Etxezarreta GarinSALOMONEN ERREINUA ISRAELGO EXILIOA JERUSALEN, JERUSALEN PROFETAK BASAMORTUAN IZAR BAT DISDIRAKA EKIALDEAN



ITUN ZAHARRA. BIBLIAKO HISTORIAK (III)Jarraian dituzun bideoetan, gazteleraz,  Bibliako Itun Zaharreko zenbait histori ezagutu ahal izango dituzu. Histori hauek bere garaian kokatu behar dira mezua zuzen ulertu ahal izateko, hau da, hitzez hitzeko interpretazioak ez du lekurik.          Jose Luis Etxezarreta GarinMOISES EGIPZIARRA SASIA SUTAN MOISES ETA FARAIOIA EXODOA LEGEAREN TAULAK URREZKO ZEZENA


ITUN ZAHARRA. BIBLIAKO HISTORIAK (II)Jarraian dituzun bideoetan, gazteleraz,  Bibliako Itun Zaharreko zenbait histori ezagutu ahal izango dituzu. Histori hauek bere garaian kokatu behar dira mezua zuzen ulertu ahal izateko, hau da, hitzez hitzeko interpretazioak ez du lekurik.          Jose Luis Etxezarreta GarinSODOMA ETA GOMORRA ISRAELGO HISTORIA ISAAC-EN DESTINOA BERE ANAIEK SALDUA JOSEREN HISTORIA


ITUN ZAHARRA. BIBLIAKO HISTORIAK (I)Jarraian dituzun bideoetan, gazteleraz,  Bibliako Itun Zaharreko zenbait histori ezagutu ahal izango dituzu. Histori hauek bere garaian kokatu behar dira mezua zuzen ulertu ahal izateko, hau da, hitzez hitzeko interpretazioak ez du lekurik.          Jose Luis Etxezarreta GarinMUNDUAREN SORRERA ADANEN SEMEAK NOEREN ONTZIA BABELGO DORREA ABRAHAM


THE TEN COMMANDMENTS-LOS DIEZ MANDAMIENTOS-HAMAR AGINDUAKJaso ditugun kontakizunen artean 10 Aginduei dagokiena da ezagunenetakoa. Honetan, Aintzinako Egipton Israelgo herritarrak bizi izan zutena jasotzen da. Bi bertsioetarako loturak eskaintzen dizkizut: lehenengoan, marrazki bizidunetan, ingelesez eta gaztelerazko azpitituluz kontatua; bigarrena, gai honi buruz egindako lehenengo filma, superprodukzioa, bere garaian benetan ospetsua (eta luzea). Zure aukera edozein dela ere, narrazio polita jarraituko duzu.          Jose Luis Etxezarreta Garin


ERLIJIOA. BIBLIA. JESUS DE NAZARETH MARRAZKI BIZIDUNETAN Bibliako pasadizo nagusiak ikus ditzakegu bideo honetan. Gazteleraz badaude ere, marrazki bizidun ulerterrezak dira. (Pantaila osoan ikusteko sakatu eskubiko botoia eta aukera toggle fullscreen).          Jose Luis Etxezarreta Garin


Baliteke zuzen ibiltzea erlijio sentimendua eboluzioak eskainitako adaptazio bat dela diotenak. Baliteke, halaber, Afrikako ordeketan behiala gure arbasoen alde jokatu izana fedeak, edozein sastrakaren atzean depredatzaile ezezagun bat egon zitekeelako sinesmenak. Baina eboluzioak ez du beti asmatzen; ez dugu ahaztu behar eboluzioak huts egin duela inoiz edo behin, eta zenbaitetan oker hori garesti atera zaiola delako izaki ala gizakiari: Badugu hesteetan balio handirik ez duen zati bat, garai batean milaka pertsona hobira eramaten zuena. Beraz, -irakasbidea ez da zaila antzematen- eboluzio...


Dohatsu

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2011-05-02 14:15

Gaur (ere) fundamentu eskaseko zerbait:  Gara-rekin banatzen zen Xirika aldizkarian atera zen eta nik orduan fotokopia atera nion eta kaxoi baten gorde, harik eta atzo Paleolitos aroko estratu baten agertu zen arte. Gaurkotasun osokoa denez, gozatu umoreaz, behar dugu-eta. Hona:(Klik argazki gainean handiago ikusteko)Eta postrerako, hau.


Lagunok, egunotan Erroman nengoela hor ari nintzen zuei zein opari, zer oroigarri ekar niezazuekeen: Koliseoaren miniatura bat? Funghi sechi batzuk? Grappa botila bat? Eta, hara non, opari praktikoa ekarri dizuedan azkenean: Datsegit botoiari sakatuz gero, induljentzia daukazue orain arte egin dituzuen pekatu guzti-guztietarako. (*) Jozulinek salbatuko zaituzte inpernuko sugarretatik. (*) Dena den, tranpa ttiki bat egin dezakezue: egin bekatu asteburuan beldurrik gabe, eta astelehenean sakatu datsegit botoia. Ahaztu gabe, hori bai.


Errespetu gehiegi diogu erlijioari. Halakok esaten badu berak burua estalita eraman behar duela erlijioak hala agintzen diolako, ondo deritzogu, horixe da bere pentsakera. Baina tira, hurrengoan esango dizu ezin duzula Urliaren karikatura egin, iraintzen baituzu horrela, eta ezinbesteko ondorioa da zuri lepoa mozteko eskubidea ematen diozula. Edo bestela Sandiaren panpina labean izeneko errezeta zabaltzearren 192.000 € ordainaraziko dizute.Erlijioak ez du merezi beste sinesmen irrazional batek -demagun: Donald Ahatea nire lagun ikusezina da- baino errespetu handiagoa; hau da, sinestu ezazu ...


  Lehen proposamena: Ez da ideia berria. Esango nuke lagunarte guztietan atera dela; erlijioaz, ekonomiaz, injustiziaz ari garelarik beti dago norbait ozen esaten duena: -Ba, Aita Santuak dituen ondasunak saldu eta munduan diren behartsuen artean banatu ditzala!! Gauza bera egin du Sarah Silverman aktore estatubatuarrak: bideo-proposamena grabatu eta YouTube-ra igo. Dagoeneko 800.000 ikustaldi baino gehiago bildu ditu hilabete eta pikuan. (Hemen gaztelaniazko azpitituluduna)Bigarrena: Josu Mendicutek egin zuen kontuan hartzeko moduko beste proposamen bat. 1. oharra: Maite dut Sarah S...


Gaurko egunez, 1536an, erre zuten Wiliam Tyndale Vilvoorde herrian (Flandria), heretiko izateagatik kondenatu ondoren. Ingeles humanista eta teologo horrek itzulpengintzari eman zion bere bizialdia: Erasmoren testuak, Itun Berria, Hebrear Biblia...Oxforden eta Cambridgen ikasi eta gero, erbestera jo behar izan zuen, zenbait testu ingelesera itzuli ondoan izandako istiluak zirela eta. Deserrian eman zituen ordutik hil arteko egun guztiak. Lutherren itzulpenaren eragina nabarmena da haren lanean, eta badakigu harekin elkartu zela Wittenberg-en (1524). Erlijio-gerren erdian zegoen itzulpengint...


Erlijio kontuak

eroaldia 1456132310252 Eroaldia | 2009-06-04 17:44

Gaur egun, erlijioa guztiz txantxetan artzen ari gara guztiok. Horregatik gure Jesucristo maitea zerutik jaitzi da zer egin behar dugun agintzeko:


Erlijio kontuak

1
eroaldia 1456132310252 Eroaldia | 2009-04-05 12:05

Pasaden egunean egindako artikuluan mehatxa batzuk jaso nituen. Horregatik "barkamena" eskatzeko marrazki hau egin dizuet: Beno, barkamenak alde batera utzita orain iskirimiri bat kontatuko dizuet: Leoi jainkozalea: Ohianatik bazihoan apaiz batek leoi ikaragarri batekin topo egin zuen. Orduan apaizak eskatu zuen zeruari: -Ene Maria purisima!! Bihurtu leoi hau jainkozale batean. Jarraian leoia altzatu zen bi anketan eta esan zuen: -Ene jainkoa, bedeinkatu artuko dudan janaria.


Erlijio kontuak

1
eroaldia 1456132310252 Eroaldia | 2009-03-29 11:24

Gaur igandea, jainkoaren eguna da, horregatik jainkosaren izkirimiriak eta bideoak jarriko dizuet: Lehendabizi, gogoratzen zarete pasaden urtean aurkeztutako filma, "El codigo da Vinci" izenekoa. Filma honetan Kristoren sekretuak agertzen ziren. Orain dela gutxi nik neu beste sekretu potolo bat aurkitu nuen: Azkenik You tuben aurkitutako bideo bat Kristoren bizitza pribatua erakuzteko:  


Arthur C. Clarkeren irakurle amorratua izan nintzen gazte garaian, idazlea ezaguna da halaber komunikazio sateliteen erabilera bideratu zuen asmakuntzagatik ere.  Buru argidun gizona iruditu zait beti. Aspaldi irakurri nion orduko Aita Saindua gizateriaren arerio nagusitzat zeukala; Juan Paulo II "public enemy number one of mankind" zela, munduan diren txiroei esaten baitzien ugaltzeko eta ugaltzeko eta kondoirik ez erabiltzeko, bide batez. Orduan ez zegoen HIESik.Sarritan barre ganorabakoak egiten ditugu: -Entzun duzu Beneditoren azkena? Kar, kar, kar... Nago ez dugula asmatzen etsaia...


Take the A bus.

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-01-22 18:35

Norbaitek autobusen baten jarri nahi balu, edo pegatina bihurtu, hortxe dauka; ez da oso elegantea, badakit, PAINTekin egin dut eta ez naiz oso abila, zer nahi duzue. Jainkorik batere ez dela esatea baieztapen (ezeztapen?) gogorra badirudi ere, jatorrizkoaren "probably" biguntxo horrek ez ninduen komentzitzen: Bagara ala ez gara? Gainera bizitza bakarra dugula ere gogorarazi nahi izan dut badaezpada ere, igual ibiliko da baten bat oraindik paradisuaz eta hurrengo bizitzaz eta horrela. Inoiz ez da jakiten noiz esan zuen poetak. Eta bestela, zalantza izanez gero, Jainkoaren F.A.Q. orr...


Ehorzketa

No profile photo Egipto | 2008-12-19 12:30

Egipziarrak Nilo ibaiaren mendebaldean, desertuarekin mugan, ehorzten zituzten beren hildakoak, eta tenpluak ibaiaren ekialdean eraikitzen zituzten; ekialde eta mendebaldea eguzkiaren jaiotza eta heriotzaren ikurra baitira.Piramideak izan ziren Inperio Zaharreko (K.a. 2800-2200) boterearen ikurra eta garai hartako faraoien hilobiak. Faraoiak faraoi izendatzen zuten egunean bertan hasten ziren hauentzako hilobiak sortzen, eta lapurrak nahasteko labirintoak, ate faltsuak... sortu behar izaten zituzten faraoiaren betiko bakea bermatzeko.Orain dela 5.000 urte sortu zituzten Gizako Piramideak: K...


Momifikazioa

No profile photo Egipto | 2008-12-12 12:30

Egipziarrak hilotzekin lan egiten ohituta zeudenez, giza-gorputza zehaztasunean ezagutu zuten eta hori dela eta oso anatomista onak izan ziren. Segituan konturatu ziren erraiak usteldu egiten zirela, eta horregatik kentzen zituzten momifikazioa egiteko momentuan, baina ez zituzten zakarrontzira errai guztiak botatzen; urdaila, hesteak, birikiak eta gibela lau ontzi kanopoetan gordetzen zituzten. Momifikazioan kentzen zituzten erraiak gorde aurretik ardo eta likoretan garbitzen zituzten eta ondoren tela artean batzen zituzten ontzi kanopoetan sartzeko.Argi dago txiro eta aberatsak ez zituzte...


Azken iruzkinak