Erlijio(ar)en aurka. Labur.
Errespetu gehiegi diogu erlijioari. Halakok esaten badu berak burua
estalita eraman behar duela erlijioak hala agintzen diolako, ondo
deritzogu, horixe da bere pentsakera. Baina tira, hurrengoan esango
dizu ezin duzula Urliaren karikatura egin, iraintzen baituzu horrela,
eta ezinbesteko ondorioa da zuri lepoa mozteko eskubidea ematen
diozula. Edo bestela Sandiaren panpina labean izeneko errezeta
zabaltzearren 192.000 € ordainaraziko dizute.
Erlijioak ez du merezi
beste sinesmen irrazional batek -demagun: Donald Ahatea nire lagun
ikusezina da- baino errespetu handiagoa; hau da, sinestu ezazu nahi
duzuna, zeure arazoa da baina, mesedez, utz nazazu bakean; ez nazazu
hil, joder!
Argazkia hemendik eta aitzakia hemendik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: