Take the A bus.

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-01-22 18:35
2




Norbaitek autobusen baten jarri nahi balu, edo pegatina bihurtu, hortxe dauka; ez da oso elegantea, badakit, PAINTekin egin dut eta ez naiz oso abila, zer nahi duzue.
Jainkorik batere ez dela esatea baieztapen (ezeztapen?) gogorra badirudi ere, jatorrizkoaren "probably" biguntxo horrek ez ninduen komentzitzen: Bagara ala ez gara?
Gainera bizitza bakarra dugula ere gogorarazi nahi izan dut badaezpada ere, igual ibiliko da baten bat oraindik paradisuaz eta hurrengo bizitzaz eta horrela. Inoiz ez da jakiten noiz esan zuen poetak.
Eta bestela, zalantza izanez gero, Jainkoaren F.A.Q. orrian argituko dizuete.











Irudiaren gainean klikatu handiago ikusteko.

jaio

jaio 2009-01-22 20:32 #1

<P>Esaldiaren lehen zatiak ez dit buruko minik ematen, aspaldi-aspalditik gainera eta ez naiz batere arduratzen horretaz. Bigarrenak ordea arduratzen nau eta buruko min bat edo beste ere ematen dit. </P>
<P>Batzuk jainkoa izango dute muga, baina uste dut gehienok ere bizitza bere osotasunean gozatzen uzten ez diguten lerdokeria mordo bat izaten dugula buruan. Zorionak denak uxatzea lortzen duenari</P>
<P>A, eskertzen da italiar esaerari kontra eginez, nagiak atera eta asko pentsatzeari utzi gabe sarri-sarri idazten hastea</P>

Jozulin

Jozulin 2009-01-27 19:44 #2

Arrazoia Jaio, uste dut bizi garen garai hauetan areago nahasten gaituztela lerdokeria txiki horiek kontu potoloek baino.<br>


Utzi iruzkina: