Aspaldi ez dela, Jainkoaren haserreaz aritu ginen hemen. Kasualitatea zer den, lehengo igandean topo egin nuen esapide horrekin, atzera.Batetik, Ramon Saizarbitoriak erabiltzen du Egunero hasten delako liburuaren azken berrargitalpenaren hitzaurrean (gomendagarria, haren hizkuntzaren ikuspegian sakondu nahi duenarentzat).Eta berak [Jose de Artetxek], orduan, sabaia dardara suminkorrez seinalatuz, "barkamena eskatu behar diozu Euskal Herriari belauniko" esan zidan, bere ahots burrunbatsuaz Jainkoaren hirak hartuta.Bestetik, Saint-Exupéryk ere erabili zuen Gaueko hegaldian, eta Koldo Izagirre...


Take the A bus.

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-01-22 18:35

Norbaitek autobusen baten jarri nahi balu, edo pegatina bihurtu, hortxe dauka; ez da oso elegantea, badakit, PAINTekin egin dut eta ez naiz oso abila, zer nahi duzue. Jainkorik batere ez dela esatea baieztapen (ezeztapen?) gogorra badirudi ere, jatorrizkoaren "probably" biguntxo horrek ez ninduen komentzitzen: Bagara ala ez gara? Gainera bizitza bakarra dugula ere gogorarazi nahi izan dut badaezpada ere, igual ibiliko da baten bat oraindik paradisuaz eta hurrengo bizitzaz eta horrela. Inoiz ez da jakiten noiz esan zuen poetak. Eta bestela, zalantza izanez gero, Jainkoaren F.A.Q. orr...


Ontologiaren dekadentzia eta epistemologiaren gailentzeaLan honen helburua, Descartesek eszeptizismotik ihes egiteko ahaleginetan kontrako efektua izan zuela defendatzea da. Hots, ezagutza ziurra era sistematiko batean justifikatzeko bere asmoetan porrot egin zuela, ontologia baztertu eta termino absolutuetan hitz egiteari utziko dion disziplina guztiz berri bati hasiera emanez. Descartesek bere meditazioen argudiaketa osoaren oinarria Jainkoaren existentziaren frogan jarriko du, eta froga honen ahultasunak suposatuko du, hain zuzen, filosofoaren porrota. Jainkoaren existentziaren argudioa ...


Lau labur

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-04-14 13:57

  1.- Gora Errepublika!   2.- Egun bat beranduago baina zorionak gure poetarik poetenari, han izanik hemen ere baden horri, mende erdia bete zuelako atzoko egunez. Eta segi dezala dagoen leku horretan, hemen ez baita giro.  3.- Eta Jainkoak erabaki badu Hamar t’erdietan dela bere disko berriaren izenburua, nortzuk dira morroi hauek esateko hamar ETA erdietan idatzi behar dela, ein? Horixe bakarrik behar genuen!  Errespetu pixka bat, hombre!  4.- Eta hainbeste fribolitateren ostean, albiste benetan garrantzitsua: Heldu da kukua. Eta dirua nuen poltsikoan...  


Goikorik?

trikua 1456153143756 Trikuaren ibilaldia | 2006-09-18 20:06

Trikua esnatu zenetik, denborak egunen batzuk atzean utzi ditu eta, nahiz eta izakiren batzuekin hitz egin, Trikua bakarrik egon ohi da. Gau batean, orokorrean horretako pentsamenduak gauetan gertatzen baitira, amak, haurra zenean, esaten ziona gogoratu zuen: -Ttipitxo, gorde buruban ongi esango'ikeana! Lokartu baño lehen, oyan sartu aurretikan, ez ahaztu errezatzia, pakian lo itteko. Hola bakarrik Goiko Trikuba, Goiko gure Aita, kontent egongo baita! Txikitan bai kontuan hartzen zuela, baina urteak aurrera joaten ziren neurrian pentsakera berriak bururatu zitzaizkion eta otoitz&n...


Azken iruzkinak