Lau labur
1.- Gora Errepublika!
2.- Egun bat beranduago baina zorionak gure poetarik poetenari, han izanik hemen ere baden horri, mende erdia bete zuelako atzoko egunez. Eta segi dezala dagoen leku horretan, hemen ez baita giro.
3.- Eta Jainkoak erabaki badu Hamar t’erdietan dela bere disko berriaren izenburua, nortzuk dira morroi hauek esateko hamar ETA erdietan idatzi behar dela, ein? Horixe bakarrik behar genuen! Errespetu pixka bat, hombre!
4.- Eta hainbeste fribolitateren ostean, albiste benetan garrantzitsua: Heldu da kukua. Eta dirua nuen poltsikoan...
Iruzkinak
leire 2008-04-15 12:50 #1
1-Gora!

2-Bederatziurrenian barruan, zorionak,han izanda hona denari! 50, ufff!

3-Errezoia! Jaikuak beti errezoi! konturatu zara Jainkua eta Sarri lagunak dirala? Sarri Jainko be bada!

4-Hori suertia! poteren bat zure kontu, orduan?

Benito 2008-04-16 19:46 #2
"Gora Errepublika, gora!" Holan kantaten du kukuak hemen inguruan.

Utzi iruzkina: