Kategoria: kukua
Usartzara noa nire furgonetan. Goizeko zortziak dira eta kotxean laguna gisa irratiko albisteen zurrumurrua daramat. Errepideak lasaiak daude, ordu honetan trafiko eskasa dugu. Eguzkiaren lehen izpiak hodeien artetik irteten ari dira. Goiza polita dugu eta baita giro ona ere, udaberriko zapatu honetan. Eibarko bariantea pasa eta gero Arrateko bidea hartu dut. Poliki-poliki errepidea aldapatsua bihurtzen ari da. Ez naiz kezkatzen eta bihurgunez bihurgune aurrera noa errepide ezagun honetatik. Halako batean, bazter batetik txori bat hegan kotxe aurretik. Hegazti hau,...
1.- Gora Errepublika! 2.- Egun bat beranduago baina zorionak gure poetarik poetenari, han izanik hemen ere baden horri, mende erdia bete zuelako atzoko egunez. Eta segi dezala dagoen leku horretan, hemen ez baita giro. 3.- Eta Jainkoak erabaki badu Hamar t’erdietan dela bere disko berriaren izenburua, nortzuk dira morroi hauek esateko hamar ETA erdietan idatzi behar dela, ein? Horixe bakarrik behar genuen! Errespetu pixka bat, hombre! 4.- Eta hainbeste fribolitateren ostean, albiste benetan garrantzitsua: Heldu da kukua. Eta dirua nuen poltsikoan...