Kukua eta betiko kontua

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-04-15 17:32
1

Usartzara noa nire furgonetan.

Goizeko zortziak dira eta kotxean laguna gisa irratiko albisteen zurrumurrua daramat.

Errepideak lasaiak daude, ordu honetan trafiko eskasa dugu.

Eguzkiaren lehen  izpiak hodeien artetik irteten ari dira.

Goiza polita dugu eta baita giro ona ere, udaberriko zapatu honetan.

Eibarko bariantea pasa eta gero Arrateko bidea hartu dut.

Poliki-poliki errepidea aldapatsua bihurtzen ari da.  Ez naiz kezkatzen eta bihurgunez bihurgune aurrera noa errepide ezagun honetatik.

Halako batean,  bazter batetik txori bat hegan kotxe aurretik. Hegazti hau, zozoa baino handiagoa, sasietara doa ezkutatzera.

Aurrera darrait.  Baina nire baitan hegazti horren irudia daramat.

Ixua mendatea gainditu eta berehala eskuin desbidea hartu dut  Usartzaraino joateko.

Errepidean berriz, aurreko bezalakoa, beste hegazti bat.  Nire barnean pentsamendu bat: Ezaguna da txori-mota hau, baina zein ote da?

Usartzara heldu, kotxea aparkatu eta kanpora. Zamarra jantzi, eta makila hartuz, Kalamuako bidetik abiatzen naiz.

Derrepente hegaztiren kantu ezaguna belarrietan: Kuku, kuku...

Banekien ezaguna zirela txori horiek diot nire buruari.

Berehala nire patrikan jorratzera, alferrik, ez daramat txanpon bat ere, arraioa!!

Urtero gauza bera,  sekula ez dut ikasiko...

jorge

jorge 2008-04-16 15:34 #1

<P>Kasuen! Gaur ez naiz bada joango mendira, sosik gabe nabil eta...</P>


Utzi iruzkina: