Kategoria: ruper
Iazko uztailean etorri zen Euskal Herrira, Getxoko Jazzaldira hain zuzen, China Moses kantaria. Eskuan kopa bat ardo beltz eta aurpegian irribarre zabala atera zen eszenatokira. Luze hitz egiten zuen abestien tartean, lar batzuentzat, anekdotak eta burutazioak gatz eta piperrez kontatuz. Halako batean bizitzak aurrean jartzen dizkigun ataka zailen aurrean hartu beharreko jarreraz mintzatu zen eta horrelako larriuneetan berak zer egiten duen esan zigun: kopa bat ardo eskuan hartu, sofan eroso eseri eta itxaron... ha...
Nire barruko Patxikontra ttikiak agindu dit hau idazteko:Wikileaks-ek ez du mundua aldatuko. Eta arrazoia agerikoa da: dagoeneko ez du aldatu. Esan nahi baita ez digula susmatzen ez genuen ezer erakutsi. Egia da, informazio ikaragarriak -hitzaren zentzurik estuenean- frogatu dituela eta gure zenbait errezelo izugarri -izua eragiten dutenak, alegia- baieztatu dituela. Gobernuak susmatzen genuen bezain hipokritak -ez gehiago- direla jakin dakigu orain. Ta? Erori da gobernurik? Saldoka atera al gara Neguko Jauregiak, Bastillak hartzera?Ez, Wikileaks-ek ez du mundua aldatu, ez du aldatuko. Dato...
Euskaltzaindiaren arau berria. Egin klik argazkian edo hementxe bertan irakurri ahal izateko.Argazkiak.org | batetan2 © cc-by-sa: Jozulin
Pentsatzen jarrita... hobe Patxi Lopez enteratuko ez balitz Ruperrek Brooklyn-en grabatu duela azken diskoa, bestela kapaz da El Pais-erako aurrekoaren moduko artikulua idazteko: "Gafas verdes, patillas azules" jarriko lioke izenburu. Baina, oh, wait!, idatzi egin du! Egin klik irakurri ahal izateko. Argazkiak.org | gafas verdes © cc-by-sa: Jozulin
Ruper torna a Catalunya desprès de la publicació del seu segon directe, Hamar t'erdietan, 10:30 p.m. Aquesta vegada ve amb nous mugalaris i amb un espai prometedor el de Barcelona.5 de juliol: a Vic, a l'escola d'art a les 22:306 de juliol :Museu Picasso, Pati del Palau Finestres 20:30
1.- Gora Errepublika! 2.- Egun bat beranduago baina zorionak gure poetarik poetenari, han izanik hemen ere baden horri, mende erdia bete zuelako atzoko egunez. Eta segi dezala dagoen leku horretan, hemen ez baita giro. 3.- Eta Jainkoak erabaki badu Hamar t’erdietan dela bere disko berriaren izenburua, nortzuk dira morroi hauek esateko hamar ETA erdietan idatzi behar dela, ein? Horixe bakarrik behar genuen! Errespetu pixka bat, hombre! 4.- Eta hainbeste fribolitateren ostean, albiste benetan garrantzitsua: Heldu da kukua. Eta dirua nuen poltsikoan...
Fast Cancún ene lagunek musika latinoa zein alaia den diote "ahorita mismo" entzuten da bazter batetik 35 urteko “gazteak” lanean ba du informatikako masterra edozein lan hartuko luke premia larrian behar bada dagoenerako saldu du burua dio (geratuko gara?) bota ditu pendrivea, gorbata, faloa esan nahiko duzu (gaur lana dut; bihar, bale?) utzi du bere lanpostua eta bildu zaio nekea malkoekin arrazoia daukan itxaropenaren sasoia amaitu den3 Megapark-eko espaloiak ere4 infinitoak ditun haur oina tipientzat 1 egia bihurtu den: esnezko ibaiak 2 obsesiboki Erniopeko leizeetatik b...
Gutxitan etortzen da Jainkoa norbere etxera; bueno, etxetik metro batzuetara, ez dezagun esajeratu. Ostegun honetan agertuko zaigu alkandora beltzez, edo agian gorriz. Badakizkigun kontuak ekarriko dizkigu, ehunka aldiz entzun baititugu; ezagunak izanagatik ere, isil-isilik edo ahapeka errezitatuz, gustura entzungo ditugu berriro han izanik hemen ere baden poeta handiaren istorioak: Aral itsasoaren ertzean bizi den neskak entzungo ez duen kantua, euren arteko ahulena jateko prest dauden lera-txakur begiurdinen balada edo Albert Einsteinek zergatik erakusten digun mihia, mihi hori... ...
Gauzatxo bat. Pasa dan domekan han egon ginan Bixen eta biok Ruper ikusten Azkoitiko mataderixan. Zoragarria! Ea gero zeozer kontatzen doten Etiamen. Datorren azaroaren 25ean, igandea, Espaloian joko dau. Aprobetxatuko al degu bazkari bat egin eta gero kontzertura juteko? Aukerak anitzak dira:A. Bazkaria + kontzertua B. Bazkaria bakarrik C. Kontzertua bakarrik Inor animatzen da? Bota ze aukera gustatzen zaizuen gehien. Bazkaria egiteko prest bazaudete aukera desberdinak egon daitezke. Iratxek badu zeozer buruan eta bestela Espaloian bertan menu berezi bat dago 22 euroren inguruan. Begira...
IBAIA (J. Sarrionandia / R. Ordorika) Ez da Danubio deitzen, ez da Mississippia, Ibaizabal deitzen da nire sorterriko ibaia. Ez da Danubioa, ez da Ibai Horia, erreka labur mehe herdoil urez betea. Han ibiltzen ginen, antzina, hango Harripausuetan... Ez da Danubio deitzen, ez Nilo, ez Niagara, Ibaizabal deitzen da nire sorterriko ibaia. Handik alde eginda, zubirik zubi beti, ez nuen uste berriz topatuko nuenik. Orain barruan sentitzen dut Ibaizabaleko ur uherra. Ez dakit zelan gertatu den ura barrura sartzea. Inoiz edan egingo nuen Ibaizabale...
Ruper Ordorika zuzenean ariko da gaur Zumaian Memoriaren mapan lan berriaren aurkezpen biran murgilduta, Ruper Ordorika musikari eta abeslari beteranoak kontzertua emango du gaur gaueeko 22:00etan Aita Mari aretoan. Emanaldia akustikoa izango da, bere azken diskoan lortu duen giro bera islatze aldera. Taula gainean, era berean, kontrabaxu-jotzaile Jon Piris izango du lagun. Sarrerak 8 euro balio ditu. Hemen dituzue bere 3 disketako abestiak entzungai. Disfrutatu eta animatu zaitezte bere kontzertua ikustera, guztiok egin behar baitugu borroka euskal kultura eta musika aurrera ateratzeko. ...
Gaurkoan, asmakizuna. Eta asmatzaileentzat sariak. Asmakizuna: Kajoi zaharretan kuxkuxeatzen, Jurasiko goiztiarreko estrato batean, bideo bat aurkitu dut, 1990 edo 91ean Bilbon egin zen “eusk” kontzertuarena; bertan, besteak beste (Hertzainak, Oskorri, Mikel Laboa, denok batera Guantanamera kantatzen...) Jon Lopategi bertsolariak patillak luze-luze eta antiparrak dituen dituen pajarue deskribatzen du. Hauxe da asmakizuna: Nor da? Powered by Castpost Asmatu duzue: Hauxe da eta egunotan disko berria aurkezten ari da. Sariak: Zer ez luke Patxi Traperok ordainduko Esti...
Euskal Herriko sosorik kojonudoena. Hire kantak dituk, sarri, geure txokoburua.
Mmm, mmm, mmm... _________________________________________________ Jabi-renean ikusi dugu.
Merkea da zoriontsu izatia: 8 euro Zenbat Gara elkarteko kidea izanez gero
Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak, jendarme auto bat bidean bildots artean pasatzen. Etxe elizetan otoitzak, betiko otoitzak neguko keearen antzera lehun igotzen. Martin Larralde ez da sekula itzuli, baina itzuli balitz (arantzak barrurantza itzuliak lituzkeen sagarroia bezala)... Itzuli izan balitz, zer? Gaur igandea da, larre berdeak, etxe zuri teila gorriak, jendarme autoa bidan Bayonne 17 panopetik. Jendea familia erretratuetan bezala larritasuneraino perfumaturiko arima erakutsiz doa mezara. Inork ere ez du (dena ohitura, dena errua, dena barkamena) oroimenaren korapiloa deslotze...
Egin kontu: Super Ordorika, Kafe Antzokia, gaueko 12ak, enegarren bis-a eta hara non -astiro-astiro, leun-leun- honakoa jotzen hasten diren: Labexomorro, labexomorro ezin dala ibilli falta jakola, ez dakolako erreteko mirenjoni. Hitz bitan: txundi garria Gaurkoan ere karaokea dakarkizuet bakarka zein taldeka kantatzeko. Powered by Castpost Tira, badakit, tontakeria bat... baina ze polita. Erantzunetan ez da testua ikusiko informatikaren misterio sakonen erruagatik, beraz, komentaixorik egin nahi izanez gero, hementxe.
Bartzelonatik hegazkinez Loiura, aukerak merezi dau eta. Ruper Ordorikak kontzertua ematen du barixakuan, baitxa eguenian bebai. Maitekin oiñ dala hilabete eiñ naban plana, bera dator aireportura nere bila: gero, aurrekuan bezela, Bokata+whisky+pasillo+lehenengo filara!!! Aupa andamios!! Ruperzale batzuen artean, emailak dabiz, gora eta behera, motorrak berotzen... ai ama... Banauan jada urduri eta zuekin ezin da!!! Nik uste dot kantu "zaharrak" izango diala gehixenak, ze disko berrixa grabau badau abesti berrixekin, ez daka zentzurik berriz jotzia grabatzeko, inok ez ditxunian ezautzen, e...
Bigarrenez ausartzen naiz liburu baten irakurketa gomendatzera. Hauxe duzue gaurko liburua: “Una breve historia de casi todo” Bill Bryson. Bertan irakurritako pasarte batek aspaldiko testu batera eraman nau, gerezi bat hartzean hari lotuta beste zenbait datozen era berean. Itzultzen saiatu naiz baina seko inutila naiz lan horretan; beraz, hona Bill Brysonek zer dioen, irakurri dudan moduan, gazteleraz: “Considera que, durante 3.800 millones de años, un periodo de tiempo que nos lleva más allá del nacimiento de las montañas, los ríos y los mares de la Tierra, cada uno de tus ant...
Bizi barik bizi gara eta ez dizuet ezer berririk esango esaten badizuet ni ere –zuek bezala, seguru nago- presaka bizi naizela, arnasestuka heltzen naizela leku guztietara eta ohituta nagoela bi edo hiru gauza aldi berean egiten. Ez dut gustuko Urliak esatea hogeitalau ordurekin ez duela nahikoa eta gehiago behar dituela esatea: Ordu gehiago, zertarako baina? Orduan ere ez ginateke garaiz iritsiko eta. Denbora erosiko nuke, ezer baino lehen, diru nahikoa banu, jakina. Denbora erosiko nuke, lehenengo eta behin, aitortuko dizuet, potroak gustora jorratzeko. Lan hori kenduta etorriko liratek...