Fas fatum revisited

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-03-01 11:48


 

Fast Cancún ene lagunek musika latinoa
zein alaia den diote
"ahorita mismo"
entzuten da bazter batetik
35 urteko “gazteak” lanean
ba du informatikako masterra
edozein lan hartuko luke
premia larrian
behar bada
dagoenerako saldu du burua dio
(geratuko gara?)
bota ditu pendrivea, gorbata,
faloa esan nahiko duzu
(gaur lana dut; bihar, bale?)
utzi du bere lanpostua
eta bildu zaio nekea malkoekin
arrazoia daukan
itxaropenaren sasoia amaitu den
3 Megapark-eko espaloiak ere
4 infinitoak ditun haur oina tipientzat
1 egia bihurtu den: esnezko ibaiak
2 obsesiboki Erniopeko leizeetatik
baina non dira Heroeak, FOX-en ez bada?
imajina ezina dun beste Lopez Arriortua bat
gau zomorroen gisa akatzen gaitizten
gure azken orduak:
Hugo Boss koloniaren enpalagoa (Your fragance, your rules)
extasia
zikina arkitzen dinagu “La mirada mágica”
DVD made in China horretan.







Utzi iruzkina: