Kategoria: atxaga
Honek badaki non, goizero etortzen baita leiho ondoko intxaurrondora.Eta badaki, sagarrak bezala, intxaurrak ere egiten ditudala nik erdibana basoko jendearekin.Horregatik egunean bat edo bi hartzen ditu. Ez denak, beste batzuek bezala.Eta izenburuko esaldia, nola, ez, Bernardo Atxagaren kantu luze bezain profetikoan:
Udaldi honetan, puntu eta komari buruzko artikulutxo bat prestatu dut aldizkari batentzat. Han ezin denak esan ere, eta hona aldatu dizuet Atxagaren aipu bat, artikuluan labur beharrez sartu ezin izan dudana, blogerako egokia delakoan ("Zergatik ikasi ahanztekotz gero?").Idazleak agerian uzten du zeinen estuki loturik dauden puntuazioa eta idazlearen beraren estiloa; beste hainbeste esan zezakeen paragrafoen antolaeraz, noski.Juan Garziak 1990ean Senezerako egindako elkarrizketa baten pasartea da (Senez 9). Hemen duzue testu osoa.[...] Esate baterako, zergatik erabili dut nik liburuan hainb...
Irudi erretorikoak etengabe berritzen dira, belaunalditik belaunaldira ere bai. Izan ere, harritzeko ahala galduz gero ez dute ezertarako ere balio; hortik berritu beharra.Literaturan ere, bistan denez, larriagoa da, premiazkoagoa, berritu behar izate hori. Idazleak etengabe asmatzen ari dira irudi edo esapide txundigarriak.Atxagak ere egin ditu ahalegintxoak azken eleberrian, Eta, hala, etengabe agertzen da liburuan metafora batekin esateko esakunea, ia dozena bat aldiz (denak ez ditut zenbatu). Eta badira, orobat, metafora seinalatugabeak ere, bi soldadu talaian daudenean (zelatan, adi, z...
Joseba Macias-en elkarrizketa Bernardo Atxagari Zazpikan (beltzak nireak dira): -Me ha sorprendido encontrarme con su blog (www.atxaga.org/blog). Un formato que,en muchos casos, tiene mucho de narcisista, de culto ególatra y auto-satisfacción... -Sí,estoy muy de acuerdo contigo el papel de los Blog. Pero yo lo he abierto sólo para obligarme a escribir de una cierta forma. Ez dakit zerk nekatzen nauen gehien, kazetariaren galderak baieztapenak, Atxagaren "muy de acuerdo" hori ala “pero yo lo he abierto para...”. Alegia, besteen blogak narzisista-egolatra batzuen kanpai jotzeak, bai...
Devotio edo Invocatio... ez dakit zein Erromatarrek, burruka baino lehenago egin ohi zituzten gauzak dira hauek, gero "gauza" horiek pasatu ziren erretorikara, eta handik katolikoen otoitz ohituretara. Pentsamendu arkaikoan (hau da antzinatasun klasikoa baino lehenagokoan, nahiz eta eguneraino dirauen) mundu honetako gauzak josita zeuden beste munduko gauzekin, baina hain josita ezen pentsatzen baitzen hemengoa hango ispilu zuzena baizik ez zela, baina hain horrela ze hemen burruka bat irabazteko zure jainkoak irabazi behar ziola burrukan bestearen jainkoari. Gogoratu zein polito dagoe...
Xoriak kantarazi zion Atxagak Laboari eta bukatu egin ziren gero migrazioen pozak oroeurak joan ziren, handik zati batera eta hemen diraut nik ez horren zutik, hara!
Fast Cancún ene lagunek musika latinoa zein alaia den diote "ahorita mismo" entzuten da bazter batetik 35 urteko “gazteak” lanean ba du informatikako masterra edozein lan hartuko luke premia larrian behar bada dagoenerako saldu du burua dio (geratuko gara?) bota ditu pendrivea, gorbata, faloa esan nahiko duzu (gaur lana dut; bihar, bale?) utzi du bere lanpostua eta bildu zaio nekea malkoekin arrazoia daukan itxaropenaren sasoia amaitu den3 Megapark-eko espaloiak ere4 infinitoak ditun haur oina tipientzat 1 egia bihurtu den: esnezko ibaiak 2 obsesiboki Erniopeko leizeetatik b...
Jarraian neuk aukeratutako 5 blogen inguruan hitz egingo dut. Aukeratutako blogak honako hauek dira: G&A (Gauez eta Azpikeriaz) Gauaz eta Azpikeriaz Katixa Agirreren bloga da. Agirre aurreko urtetik ezagutzen nuen, gogoratzen ez dudan ikasgairen batean aipatu zigutelako, hain zuzen ere. Blog honetan protagonistaren esperientzia pertsonalak edota atsegin zaiona agertzek da eta badirudi irakurle edota jarraitzaileak badituela; batetik, interesgarria delako; eta bestetik, umorea usaintzen delako blogaren bazter guztietan, eta umorea beti izaten da ongietorria, noski. Gainera,...
Historiak gauzak bere lekuan jartzen dituela pentsatzea gustuko dugu. Galtzaileei (gehienoi) geratzen zaien (zaigun) azken kontsolamendua omen da hori. Gertaerak, pertsonaiak, batailak eta mugarriak, Historia deitzen dugun izaki ezezagun eta ustez ahalguztidun horrek epaituko dituela pentsatzeak lasai uzten gaitu. Onak eta txarrak bereizi, txalogarria txalotu, deitoragarria deitoratu. Baina historiak ez du ezer jartzen edo kentzen, ez du ezer epaitzen. Gizakiok gara horren arduradun, eta interesak interes, askotan historia joko zikinean sartzea hobesten da, pertsonaiak eta gertaerak ...
Inkesten arabera, pozez hartu da Atxagaren web-orriaren inaugurazioa, blog eta guzti. Pozgarria da, bai. Harrigarria ere bada, bestalde, ze euskal idazle gutxik daukaten webgune propioa gaur egun, inguruko erdal idazleekin konparatuta. Itxaro Bordak badu bat, Armiarmaren barruan, eta orain Atxaga sartu zaigu. Besterik? Nik dakidala ez. Batzuek (gutxik) bloga daukate, bai, baina osoago litzateke Atxagaren antzeko gune bat: albisteekin, testuekin, argazkiekin. Eta blogarekin, noski. Agian, Atxagaren ereduari jarraituz (eta CodeSyntax enrollatu eta idazleentzako eskaintza bereziak egiten has...
Astelehena Eibarko Portaleko areto nagusian egon nintzen hitzaldi batean. Eibarko bibliotekak 100 urte bete ditut eta efemeride hori ospatzeko hainbat ekintza desberdin antolatu dute. Besteen artean, astelehenekoa, Bernardo Atxagaren hitzaldi bat zen eta Euskaltegikoak hara hurbildu ginen klase arruntetatik txanda pasa egiten. Ni ez naiz idazlearen jarraitzailerik, “Obabakoak” ez daukat irakurrita, ez euskaraz eta ez erderaz eta bakarrik hedabideen bitartez ezagutzen nuen Atxaga. Bestalde, halako konferentziak ez dira nire gustuko eta sekula ez nintzen joan halakoren hitzaldi ba...
"Galde egidazue non, edo noiz, edo zelan, baina ez galdetu zergatik; sagar bat arbola gainean gorritzen da udazkenero, han arrama gorenean zintzilik; badakit non, noiz eta zelan, baina zergatik galdetzen badidazue, halabeharrez erantzun behar dizuet, eta ez dakit hitz horrek zer esan nahi duen ere." Henry Bengoa Inventarium &n...
"Esnatu da trikua habi hosto lehorrez egindakoan" Begiak ireki ondoren, bi mila usain iritsi zaizkio. Batzuk urrunetik ailegatuak dira, Zuberoa baino urrutiago baitira. Beste batzuk gertu-gertu dira, etxeko usainak, joan zen haurtzaroko oroitzapenak. Ohatzetik altxatu eta gero, besoak eta zangoak luzatu ditu eta komunara joan da, garai luzean zehar lotan egon delako. Gorputza eta burua ere esnatuak izan dituenean, zerbaitxo jatera joan baino lehen, leihora hurbildu da. Zarata bitxiak dira handik, zuhaitzen atzean, eta, larrezko bideen ordez, zementuzkoak hazi dira. "Bide grix haiek ere oyak...
"Lezio berri bat ostrukari buruz" edo "Poema multiple con avestruz" (erderaz ere, izenburu polita). Ikuskizunean erabiltzen dugun ikusentzunekoaren bideoklipa:
Bigarrenez ausartzen naiz liburu baten irakurketa gomendatzera. Hauxe duzue gaurko liburua: “Una breve historia de casi todo” Bill Bryson. Bertan irakurritako pasarte batek aspaldiko testu batera eraman nau, gerezi bat hartzean hari lotuta beste zenbait datozen era berean. Itzultzen saiatu naiz baina seko inutila naiz lan horretan; beraz, hona Bill Brysonek zer dioen, irakurri dudan moduan, gazteleraz: “Considera que, durante 3.800 millones de años, un periodo de tiempo que nos lleva más allá del nacimiento de las montañas, los ríos y los mares de la Tierra, cada uno de tus ant...