5 BLOGEN KOMENTARIOA
Jarraian neuk aukeratutako 5 blogen inguruan hitz egingo dut. Aukeratutako blogak honako hauek dira:
Gauaz eta Azpikeriaz Katixa Agirreren bloga da. Agirre aurreko urtetik ezagutzen nuen, gogoratzen ez dudan ikasgairen batean aipatu zigutelako, hain zuzen ere. Blog honetan protagonistaren esperientzia pertsonalak edota atsegin zaiona agertzek da eta badirudi irakurle edota jarraitzaileak badituela; batetik, interesgarria delako; eta bestetik, umorea usaintzen delako blogaren bazter guztietan, eta umorea beti izaten da ongietorria, noski. Gainera, baliabide ugari ditu. Katixaren testuek mami dezente dute, gustura aritu naiz irakurtzen. Argazkiak eta bideoak ere erabiltzen ditu eta loturak ere dezente ditu.
Bloga erraz irakurtzen da, neurri batean diseinu garbia duelako, zuria baita kolore nagusiena, gorriaren laguntzaz beti ere. Katixaren bloga neure denbora librean bisitatzeko modukoa iruditzen zait. Aldizkari alternatibo bat irakurtzea bezalaxe.
Matadeixe Azkoitiko kultur gune alternatiboa da. Baliabide ekonomiko gutxi dituzte euren ekintzak plazaratzeko; beraz, Azpeitiko aldizkaria den Uztarriako bloga erabiltzen dute Matadeiko albisteen berri emateko. Ondorioz, ez da edonorentzako bloga, baizik eta Matadero zaleentzat soilik.
Baliabideei dagokienoz testu ugari erabiltzen dute, gehiegi esango nuke nik. Argazki gutxi eta bideorik ez. Loturei erreparatuz, bakarra ikusi dut. Blogaren antolamendua, ordea, egokia dela iruditu zait, gaurkotasunaren araberakoa delako.
Bernardo Atxagaren bloga aukeratu dut kasu interesgarria iruditzen zaidalako. Bere testuak zoragarriak dira, gainera oso blog garbia da eta antolamendua ere egokia iruditu zait, nahi duenari buruz idazten duelako. Baina, zenbait testu luzeegiak ere iruditu zaizkit, ez baita berdina paperean edota ordenagailuan irakurtzea. Loturarik ez du egiten, ezta testuak irudiez jantzi ere. Hala eta guztiz ere, maisuei dena barkatzen zaie, ezta?
Hamaika ikus-entzutekoak jaioak Edorta Aranaren bloga da. Telebistaz eta beste hainbat kontuz hitz egiten digu Edortak bere blogean, beti ere umore dosi handiaz baliatuz. Nabaritzen zaio erraz moldatzen dela mundu honetan bideoak, argazkiak, testuak, … baliabide guztiak erabiltzen dituelako bere blogean.
Telebista zaleentzako bloga da, tarte politak pasatzeko. Gainera, ondo eginda dago eta antolamendua ere egokia da.
Leire Larrañagaren argazki bloga Azpeitiko aldizkaria den Uztarriako web orrian ikus daiteke. Herriko kontuak irudien bitartez agertzen dira bertan. Bitxikeri ugariz betea dago, baina gehien bat herriko jendearentzat dela iruditzen zait, nahiz eta edonork ondo pasa argazkiak ikusten.
Ulerterraza da Leireren bloga, eta antolamendua ere egokia da. Loturarik ez du egiten, ordea, agian behar ere ez dituelako egiten.
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2008-04-02 16:00 #1
Begi ona duzu, Ana! Segi horrela.<br>
Utzi iruzkina: