anana

JANIS JOPLIN

1
aba 1456130442138 anana | 2008-05-12 15:52

Janis Joplini diodan kariñua ez diot beste edozein artistari. Txiki-txikitatik ezagutzen dut eta bere ahotsak, bere koloreek betidanik liluratu naute. Inoiz ezinezko kontzertu batean izateko aukera emango balidate, ez izan dudarik, nik Janisen baten bat aukeratuko  nuke.Janis paregabea da, onena dudarik gabe!


HEY JUDE

aba 1456130442138 anana | 2008-05-12 15:34

Musikak ez du adinik, dudarik ez izan. Edota bestela galdetu hiru urteko umetxo xalau honi. Sartu lapikoan nire gurasoen garaiko talde bat, The Beatles, rocker itxurako 3 urteko umetxo bat, gitarra bat eta sakatu play bideo kamerari. Emaitza hemen azpiko bideo hau. nola ez, youtube-n ere ikusgai.


KEN LEE

1
aba 1456130442138 anana | 2008-05-09 15:00

Frikiak modan daude, ez izan dudarik. Euskaltelen iragarkiak, ikusi hemen, izugarrizko arrakasta izan du azken asteetan. Baina frikien fenomenoa ez da hemengo kontu bat. Hauek mundu osoan zehar daude eta ez dirudi etxean gelditzekoasmorikdutenik. Hona hemen youtuben egun hauetan gehien ikusi den bideotako bat. "Ken Lee" da bere izena eta Mariah Carey-ren  Without you kantaren bertsio bat da. Belarriak tapatu eta gozatu!    


PANDA

1
aba 1456130442138 anana | 2008-05-07 15:54

Hona hemen bideo polit bat, niri behintzat asko gustatzen zait. Askotan algara batzuk botatzeko beharra dudanean bixitatxo bat egiten diot nire pandatxoari.


IOSURENTZAT

aba 1456130442138 anana | 2008-05-07 14:13

Gure gelakidea den Iosu Arruabarrena apirilaren 18an atxilotu zuten, Arrasaten. Egun batetik bestera kendu ziguten, agur esateko astirik izan gabe. Eta orain askok sumatzen dugu bere falta. Egun gogorra izan zen ostiral hura. Goizean jakin nuen albistearen berri, lanean tartetxo bat hartu nuenean notiziak irakurtzeko. Ezin nuen sinetsi eta oraindik ere kosta egiten zait hau guztia errealitatearen parte dela sinestea.   Buruari buelta asko eman dizkiot ordutik eta mila galdera egin neure buruari, hauetariko askoren erantzuna aurkitu ezinik. Baina dakidan gauza bakarra da ez dela...


ASTE SANTUTAKO OPORRAK

aba 1456130442138 anana | 2008-04-16 16:52

Nire aurtengo Aste Santuak xelebre zamarrak izan direla aitortu beharra daukat. Izan ere, eta naiz eta unibertsitatetik bi aste jai izan, praktiketan lanera joan beharra izan dut. Beraz, sei eguneko oporrak besterik ez ditut izan. Eta noski, hori ikasle batentzat gutxitxo da.   Orokorrean deskantsatzera, lo egitera, pelikulak ikustera eta jatera dedikatu naiz buru-belarri. Eta, Azkoitia izan da nire akanpaleku.   Nire ihesaldiak Donostiara, Tabakalera, izan dira. Praktiketara, noski. Baina bizitza umorez eta alaitasunez hartu behar denez, ez naiz kexatzen. Aste Santuak beti Aste...


EKONOMIA SOLIDARIOA

aba 1456130442138 anana | 2008-04-16 15:51

Martxoaren 6 eta 7an, I. Biltzarra egin zen HUHEZIn ekonomia solidario, autogestio eta kooperatibismoaz. Biltzarra Lanki Institutuak, HUHEZIk eta Mundukidek antolatu zuten. Bertan izan ziren hizlari moduan: - Marie Bouchard Ekonomia sozialeko Kanadako ikerketa-katedraren titularra. - Jose Luis Coraggio Argentinako Universidad Nacional de General Sarmientoko Ekonomia Sozialeko MJaisutzako zuzendari akademikoa eta Instituto del Conurbanoko irakasle eta ikertzaile titularra. - José Gomez Emaùs Bilbao S. Coop.en zuzendaria. - Natalia Quiroga Kolonbiako Universidad Nacionaleko ekonomialar...


ZERGATIK FIREFOX

aba 1456130442138 anana | 2008-04-13 13:56

Badirudi gero eta jende gehiagok darabilela Firefox Interneteko nabigatzaile moduan. Dagoeneko milioiak eta milioiak dira erabiltzaileak eta nahiz eta Internet Explorer-ek distantzia ikaragarria izan, konturatu dira garai hauetan, eta merkatuaren exijentziak direla eta, lokartzea ezinezkoa dela. Nik aurten izan dut Firefox-en berri, duela gutxi instalatu nuen etxean eta aitortu beharra dut kostatzen ari zaidala Explorer uztea. Ez, ordea, Firefox txarragoa iruditzen zaidalako, baizik eta ohitura kontu hutsagatik. Baina ari naiz ahalegina egiten badakidalako ezezagun hori hobea dela. Bestea...


DANIEL INNERARITY HUHEZIN

aba 1456130442138 anana | 2008-04-10 18:00

Daniel Innerarity filosofo bilbotarra da, egun ordea, Zaragozan bizi da bertako unibertsitateko irakasle baita. Huheziko fakultatean, duela egun batzuk, beraren bisita izan genuen eta jarraian kontatuko dizuet izandako esperientzia haren berri.   Innerarityk egun bizi garen ezagutzaren gizartean iraun ahal izateko aholku batzuk eman zizkigun. Aldi berean, gizarte honek duen arrisku handiena informazioaren gehiegikeria zela azpimarratu zuen. Izan ere, informazio ugari dugu. Ez gara gai denaren jabe izateko. Infoxikazio ikaragarria dago, finean.   Atentzioa eman zidan antzinakoen e...


unibertsitatea

aba 1456130442138 anana | 2008-04-10 14:17

tagzaniapasteTagzania: abarizketa