EKONOMIA SOLIDARIOA

aba 1456130442138 anana | 2008-04-16 15:51

Ekonomia solidarioa

Martxoaren 6 eta 7an, I. Biltzarra egin zen HUHEZIn ekonomia solidario, autogestio eta kooperatibismoaz. Biltzarra Lanki Institutuak, HUHEZIk eta Mundukidek antolatu zuten. Bertan izan ziren hizlari moduan:

- Marie Bouchard Ekonomia sozialeko Kanadako ikerketa-katedraren titularra.

- Jose Luis Coraggio Argentinako Universidad Nacional de General Sarmientoko Ekonomia Sozialeko MJaisutzako zuzendari akademikoa eta Instituto del Conurbanoko irakasle eta ikertzaile titularra.

- José Gomez Emaùs Bilbao S. Coop.en zuzendaria.

- Natalia Quiroga Kolonbiako Universidad Nacionaleko ekonomialaria.

- Luis Razeto Solidaritaearen ekonomiako irakaslea da, ekonomia solidarioaren alorreko ikertzailea eta Txileko Universidad Bolivarianako Zuzendaritza Batzordeko presidenteordea.

- Paul Singer Sao pauloko unibertsitateko irakasle titularra.

- Adrian Zelaia Mondragòn Corporaciòn Cooperativako (MCC) idazkari nagusia.

- Jon Sarasua HUHEZIko irakaslea eta Lankiko partaidea.  

- Eneritz Pagalday HUHEZIko irakaslea eta Lankiko partaidea.

“Bestelako ekonomia eredu bat behar dugu, bestelako gizarte bat sortu ahal izateko” hauxe izan zen euren artean gehien errepikatu zen ideia. Coraggioren hitzetan «Bakoitzak bere interesen alde bakarrik eginda ez dugu ezer lortuko. Beharrezkoa da elkarrekin negoziatzea. Elkartasuna beharrezkoa da langileen artean, komunitate bateko bizilagunen artean, merkataritza justuaren alde ari direnen artean...». elkartasuna, egun osoan zehar gehien errepikatu zen hitzetako bat.


Jon Sarasua


Utzi iruzkina: