ZERGATIK FIREFOX
Badirudi gero eta
jende gehiagok darabilela Firefox Interneteko
nabigatzaile moduan. Dagoeneko milioiak eta milioiak dira erabiltzaileak eta
nahiz eta Internet Explorer-ek distantzia ikaragarria izan, konturatu
dira garai hauetan, eta merkatuaren exijentziak direla eta, lokartzea ezinezkoa
dela.
Nik aurten izan dut
Firefox-en berri, duela gutxi instalatu nuen etxean eta aitortu beharra dut
kostatzen ari zaidala Explorer uztea. Ez, ordea, Firefox txarragoa iruditzen
zaidalako, baizik eta ohitura kontu hutsagatik. Baina ari naiz ahalegina egiten
badakidalako ezezagun hori hobea dela. Besteak beste, Joxe Aranzabalen Faroa blogeko Zergatik Firefox: testigantzak testuan honako argudioak aurkitu
ditut.
Gari Araolazak dio “Nabigatzailea da nire lanean zabaltzen dudan lehen
aplikazioa eta ixten dudan azkena” honek duen garrantzia azpimarratuz, eta
jarraitzen du esaten “ nabigatzaile azkarra da, arina eta erabilgarria.”
Iban Arantzabalen hitzak honako hauek dira “Firefoxen gustatzen zait gehien-gehien fitxa sistema,
gustatzen zait diseinu aldakorra izatea, gustatzen zait atzetik duen soft
librearen filosofia guztia (komunitatea egiteko zer hobeto?), gustatzen zait
librea delako, bizkorra delako, euskaraz ere badagoelako, gustatzen zaizkit eta
behin eta berriz harritzen naute Firefox-eko gehigarriek.”
Luistxo Fernandez: “IExplorer ere euskaratuta ikus daiteke, baina sistema
eragilearen konfigurazioaren baitan dago hori. Luzapen interesgarri mordoa dago
Firefox-erako, adibidez, Euskalbar hiztegi kontsultak egin ahal izateko.”
Hauexek dira
aipatutako testutik aipagarrienak egin zaizkidan komentarioak. Norberarena da
erabakia, bakoitzak hautatuko du gehien gustatzen zaion erabiltzailea. Izan ere,
egun Interneten milaka eta milaka aukera ditugu dena gure erara moldatzeko,
baina egia esan niri batzuetan beldurra ere ematen didate kontu hauek.
Zeuk erabaki. Zeurea
baita azken hitza!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: