DANIEL INNERARITY HUHEZIN
Daniel Innerarity filosofo bilbotarra da, egun ordea, Zaragozan bizi da bertako unibertsitateko irakasle baita. Huheziko fakultatean, duela egun batzuk, beraren bisita izan genuen eta jarraian kontatuko dizuet izandako esperientzia haren berri.
Innerarityk egun bizi garen ezagutzaren gizartean iraun ahal izateko aholku batzuk eman zizkigun. Aldi berean, gizarte honek duen arrisku handiena informazioaren gehiegikeria zela azpimarratu zuen. Izan ere, informazio ugari dugu. Ez gara gai denaren jabe izateko. Infoxikazio ikaragarria dago, finean.
Atentzioa eman zidan antzinakoen eta gure artean egin zuen konparazioa. Izan ere, lehen ezjakina ezer ez zakiena zela; eta egun, nahastuta dagoen hori dela esan baitzuen. Aurrekoek, jakin zezaketen guztia ikasten zuten; egun, dakigunaren eta jakin dezakegunaren arteko diferentzia beldurgarria da.
Amaitzeko ezagutzaren gizartean irauteko berak aipatutako bost estrategien berri emango dizuet, ea norbaiti lagungarri egiten zaizkion:
- Kudeatu zeri eman garrantzia. Ezinezkoa da bi gauza batera egitea.
- Informazioa suntsitu. Gehiegi nahi izatea ez da batere ona, nahasmenean eroriko da.
- Pentsatu zure kabuz. Gure akatsetatik ikasi dugu.
- Elkarlana. Ondo antolatu eta sinplifikatzea lortu.
- Laburra izan. Garrantzitsua zer den azpimarratzen jakin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: