Zazpi etxe Frantzian

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-03-25 08:05



Irudi erretorikoak etengabe berritzen dira, belaunalditik belaunaldira ere bai. Izan ere, harritzeko ahala galduz gero ez dute ezertarako ere balio; hortik berritu beharra.

Literaturan ere, bistan denez, larriagoa da, premiazkoagoa, berritu behar izate hori. Idazleak etengabe asmatzen ari dira irudi edo esapide txundigarriak.

Atxagak ere egin ditu ahalegintxoak azken eleberrian, Eta, hala, etengabe agertzen da liburuan metafora batekin esateko esakunea, ia dozena bat aldiz (denak ez ditut zenbatu). Eta badira, orobat, metafora seinalatugabeak ere, bi soldadu talaian daudenean (zelatan, adi, zain) edo euri-jasak bazter guztiak basituko dituenean (agerikoa izan arren, ez al da ederra?).

Liburuaren beste ezaugarri bat da euskara eta frantsesa nahaste erabiltzea, txitean-pitean, eta, nire irudiko, horretan ez du asmatu idazleak: prediku elebidunen antzekoak dira pasarteak, frantsesezkoa konprenituz gero alferrik baita gauza bera euskaraz irakurtzea, edo alderantziz.

—Etxe hau eta kapitainarena ere garbitu behar al dira? —galdetu zuen subofizialak. " Est-ce qu´on doit nettoyer aussi cette maison eta la maison du capitaine? " (139. or.)

Gainerakoan (estilistikako huskeriak alde batera utzita, alegia), zer esango dizuet?, Atxagaren mailan oso idazle gutxi ari direla gure inguruan, baina, beharbada, zerbait ments du liburuak, naturaz gaindikorik gabeko Macondo bat balitz bezala.


Utzi iruzkina: