Kategoria: metaforak
Azken aldion Bilbotik bizikletaz mugitzen hasi naiz. Gehienetan bidegorritik, tarteka espaloitik (badakit ez dela praktika ona) eta oso gutxitan errepidetik. Eta hortxe zalantzaren zurrunbiloa zabaldu zait buruan. Euskalgintzan aspaldion espaloien metafora erabiltzen ari gara (Euskal Herrian Euskaraz batez ere). Bidegorriena ere erabili dute Aitor Zuberogoitiak, Iñaki Martinez de Lunak eta nik neuk. Eta inork ez du erabili errepideena. Zalantzen marasman neure buruari galdetzen diot ea egokiak ote diren metafora horiek. Izan ere, gaur eta hemen errepidea (eta hari lotut...
Irudi erretorikoak etengabe berritzen dira, belaunalditik belaunaldira ere bai. Izan ere, harritzeko ahala galduz gero ez dute ezertarako ere balio; hortik berritu beharra.Literaturan ere, bistan denez, larriagoa da, premiazkoagoa, berritu behar izate hori. Idazleak etengabe asmatzen ari dira irudi edo esapide txundigarriak.Atxagak ere egin ditu ahalegintxoak azken eleberrian, Eta, hala, etengabe agertzen da liburuan metafora batekin esateko esakunea, ia dozena bat aldiz (denak ez ditut zenbatu). Eta badira, orobat, metafora seinalatugabeak ere, bi soldadu talaian daudenean (zelatan, adi, z...
Hiztegietan bigarren adieratik aurrera ageri diren irudizko esanahi horiek dira irudi ihartuak. Kontu handiz hartu beharrekoak dira, hizkuntza guztietan ez baitira berdinak.Eman dezagun esaldi honekin topo egiten dugula.Arimarik ere ez zegoen herrixkan.Baten batek pentsa lezake: hara kalkoa, erdaraz (gaztelaniaz esan dezagun garbi) ere halaxe erabiltzen delako. Kontuz! Senak eta belarriak erakusten digute halakoak ondo arruntak direla hiztunen ahotan. Zilegi da irudi hori baliatzea.Har dezagun beste esaldi hau:Ramon Saizarbitoriari zor diogu berrikuntza hori.Bada, zor irudizko hori ere bale...
Mario, Zesar, Xa2er, Gotzon, Isusko, Sonia, Alaitz, Urko eta komunikazio eraginkorreko ikastaroetan ezagutu ditudan guztiei Sekta Azpeitian? Berandu enteratu naiz Azpeitia eta sekten asuntoaz. Ez zait gaur arte berririk iritzi. Noticias de Gipuzkoak argitaratu zuen berria irakurri dut eta ez dut ekintza deliktiborik ikusi. Coac...