Irudizko esanahiak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-12-10 07:53
2

Hiztegietan bigarren adieratik aurrera ageri diren irudizko esanahi horiek dira irudi ihartuak. Kontu handiz hartu beharrekoak dira, hizkuntza guztietan ez baitira berdinak.

Eman dezagun esaldi honekin topo egiten dugula.

Arimarik ere ez zegoen herrixkan.
Baten batek pentsa lezake: hara kalkoa, erdaraz (gaztelaniaz esan dezagun garbi) ere halaxe erabiltzen delako. Kontuz! Senak eta belarriak erakusten digute halakoak ondo arruntak direla hiztunen ahotan. Zilegi da irudi hori baliatzea.

Har dezagun beste esaldi hau:
Ramon Saizarbitoriari zor diogu berrikuntza hori.
Bada, zor irudizko hori ere balekoa da, bistan denez.

Egin dezagun aitzina, gozatu aditzarekin "tupust" egin arte.
Ondo merezitako oporrez gozatu zen.
Hor, ordea, egingo nuke hizkuntzak ez duela horretarako biderik ematen inola ere.
Ondo merezitako oporrak izan zituen.
Ondo merezitako oporren poza/atsegina izan zuen.
Izan ere, hizkuntza bakoitza sistema beregain bat da. Arrotz zaiona arrotz zaio.

Lost_Hawk

Lost_Hawk 2008-12-10 12:44 #1

Inoiz honetaz nik zerbait argitaratu dut euskaraz,
berez 80etatik aurrera Lakoff & Johnsonek idatzi zute Metaphors we live by (metaforas de la vida cotidiana, espainolera itzulita). Ondo legoke apur bat tradizioaren ingenuotasunetik aldenduko bagina apur bat, eta lehen adiera eta irudizko adierak badirela zalantzatan jarri, beste barik esangura hori partekatua delako. Hizkuntzak eta kulturak uztarturik datoz, baina gainera kulturak badu arkitekturazko oinarri bat; demagun saiatzen zarela denborazkorik aurkitzen espazioari ere ez legokiokeena (ezetz aurkitu!); eta baietz adibidez aditu-ren sinonimia sunda larregizkoa... (esan barik, noski, arin bukatzearren euskaraz gutxi dakiten batzuek bezala "baina hori bizkaiera da" edo antzekorik). Adibidez, zein zen d-i-ot horren erroaren esangura zaharra... o, ze kasualitatea, bizkaieraz gauza bera baina beste ikuspegi batetik (eutsi), ezin da kasualitatea izan.
Zein da atera naiz eta etxera(tu) naizen arteko lotura? zergatik esan ohi zen eguzki begitan? norbait bere eskukoa izateak zer esangura du, eskuri buruz (eta legearen tradizio erromatarrari buruz)? eta abar.
Esan gura dudan gauza bakarra da guztiz sistematikoa dela, ezin dugula lehen eta bigarren adierarik bereizi, ez bada erabileran oinarrituta (hau da, tranpa dela esatea jateko mahaia lehen adiera dela eta hiru erregeren mahai bigarrena), eta sintaxia egiteaz gain beste gauza batzuetarako ere hasten denean euskalerrian lekua egiten, ikertzen ahalko ditugula hauek guztiok, baina sofistikazioarekin (zentzu "literalean" kekekei!).
Bilatu _Gogoa_ aldizkarian 2004ko urtekoa, nahi baduzu

Block

Block 2008-12-10 14:01 #2

Eskerrik asko, Koldo. Bai, kulturari guztiz loturik daude metafora horiek, esaera zaharrak-eta dauden ginoan. Ez nituzke, halere, nahasiko hitz-erabidearekin, horiek hizkuntzaren barruterian, erraietan, txertatuta baitaude; haren oinarri eta sostengu dira. Horregatik aipatu ditut beste maila bateko adiera horiek (hiztegigintzaren antolamenduak garamatza mailaketa horretara).

Jolas egin nahi duenak baditu Oteitzaren filologia preindoeuroparraren printzak, hutsartez eta betetasunez beteak.

Irakurriko dut artikulua. Eskerrik asko berriro.

Utzi iruzkina: