Kategoria: kalkoak
Kalkoak, ezaguna denez, mailegu gordinak dira, narrasak. Hizkuntzaren eremu guztiak hartzen dituzte, eta, beharbada, lexikoan antzematen zaie errazen. Beste batzuetan, aldiz, oharkabean pasa daitezke; edo zalantza eragiten digute, batez ere esapideetan eta, oro har, fraseologian. Egunokin, Scott Fitzgerald-en Tender is the Night irakurtzen ari naiz, eta hasieran berean esaldi honekin topo egin dut:"Something tells me we´re not going to like this place."Liburuko pertsonaia nagusiak, ama-alabak, iritsi dira itsasaldeko oporleku batera, eta amak ez dio itxura onik hartzen lekuari. Gaztelaniaz ...
Lasterketaren ibilbideak barne hartzen ditu Upo, Ganguren eta Lemoatxa mendiak.Azken diskoak barne hartzen ditu taldearen abestirik arrakastatsuenak.Irizpide horiek barne hartzen dituzten kontzeptuak koherenteak dira.
Badakizue hemen, labur beharrez, gaiak gaingiroki baino ez ditugula jorratzen. Aspalditik ekarri nahi nituen hona -t(z)earen nominalizazioarekikoak, adibide ugari jaso, eta eraz landu gaia.Uste dut adibide bat aski izango dela (beharko du izan), ohartzeko hobeto pentsatu behar genukeela benetan haren premiarik dagoen ala ez.Huts handia izan zen etxera ez deitzearena.Argi eta klaru dago beste molde hau egokiagoa dela.Huts handia izan zen etxera ez deitzea.Hamaika adibide halako atera litezke. Baten batek ekarriko balizkigu banaka batzuk, bihotzez eskertuko genioke.
Hiztegietan bigarren adieratik aurrera ageri diren irudizko esanahi horiek dira irudi ihartuak. Kontu handiz hartu beharrekoak dira, hizkuntza guztietan ez baitira berdinak.Eman dezagun esaldi honekin topo egiten dugula.Arimarik ere ez zegoen herrixkan.Baten batek pentsa lezake: hara kalkoa, erdaraz (gaztelaniaz esan dezagun garbi) ere halaxe erabiltzen delako. Kontuz! Senak eta belarriak erakusten digute halakoak ondo arruntak direla hiztunen ahotan. Zilegi da irudi hori baliatzea.Har dezagun beste esaldi hau:Ramon Saizarbitoriari zor diogu berrikuntza hori.Bada, zor irudizko hori ere bale...
Lehengo egunean Etxe berria! esanez agurtu gintuen Katixak, mudantza eginda (zenbaitek aldaira ere esaten dute: aldaira iz. Ipar. 'aldatzea, aldaketa': etxe-aldaira).Etxe berria, beraz. Baina gaur egungo publizitate-hizkuntzak ez du aski etxe berria esatea, nonbait. Aspalditxoan ari naiz irakurtzen, eskualde-aldizkari batean (ez da toki bakarra izango), honelako iragarki bat: Eraikuntza berriko eta bigarren eskuko etxeak salgai. Hasieran oharkabean pasatzen zitzaidan "eraikuntza berriko etxe" horiena, baina halako batean jabetu nintzen zer den kontua. Nekez uler daiteke gaztelaniara it...