Espaloiak, bidegorriak eta errepideak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-12-05 11:43

Azken aldion Bilbotik bizikletaz mugitzen hasi naiz. Gehienetan bidegorritik, tarteka espaloitik (badakit ez dela praktika ona) eta oso gutxitan errepidetik. Eta hortxe zalantzaren zurrunbiloa zabaldu zait buruan.

 

Euskalgintzan aspaldion espaloien metafora erabiltzen ari gara (Euskal Herrian Euskaraz batez ere). Bidegorriena ere erabili dute Aitor Zuberogoitiak, Iñaki Martinez de Lunak eta nik neuk. Eta inork ez du erabili errepideena.

 

Zalantzen marasman neure buruari galdetzen diot ea egokiak ote diren metafora horiek. Izan ere, gaur eta hemen errepidea (eta hari lotuta autoak) da jaun eta jabe (edo hegemoniko). Eta beste biak hari subordinatuak. Baina zalantzak baino ez dira …


Utzi iruzkina: