Sekta Azpeitian?
Mario, Zesar, Xa2er, Gotzon, Isusko, Sonia, Alaitz, Urko eta komunikazio eraginkorreko ikastaroetan ezagutu ditudan guztiei
Sekta Azpeitian?
Berandu enteratu naiz Azpeitia eta sekten asuntoaz. Ez zait gaur arte berririk iritzi. Noticias de Gipuzkoak argitaratu zuen berria irakurri dut eta ez dut ekintza deliktiborik ikusi. Coaching ikastaroak antolatu dituzte Gipuzkoako komarka honetan eta bertakoen artean (batzuen artean) urduritasuna dagoela dirudi.
Baina urduritasuna zerbait berria, ezezaguna dagoelako edo urduritasuna sekta bat dagoelako? Gauza oso ezberdinak direla uste dut. Coaching ikastaroak egin ditut, hiru hain zuzen (komunikazio eraginkorrerako teknikak dira!). Hiru modulu. Coachinga gauza askotan lagundu dit, eguneroko bizitzan bereziki. Gure abilitateak identifikatzen lehenengo, gure abilitateak garatzen bigarren. Pertsona garatzeko lanabesa da.
Sormena garatzen da, komunikazio teknika eraginkorrak erakusten dizkizute, ligatzeko balio du (rapport famatua), pertsona ezezagunen aurrean hitz egiteko, arazoei irtenbidea emateko, aurkezpenak prestatzeko etab. Komunikazioa ikasten duten ikasle guztiei gomendatuko nieke halako kurtsoak egitea. Halabeharrezkoa izan beharko litzake. Asko aberasten zaitu eta jende oso interesgarria ezagutzeko aukera dago.
Azpeitiakoa sekta den ez dakit baina prezioa aitzaki moduan erabiltzea kontuari buruz ezer ez dutela irakurri adierazten du. Zenbat balio du adibidez gestalt tailer bat?
Ezin da coaching sekta binomioa osatu gezurra delako.
Coaching-a: Mundu inkomunikatu batean komunikazioa sustatzeko lanabesa . Zure burua ezagutzeko tresna ezin hobea.
Ikasitakoa klasean erabiltzen saiatu nintzen, aurkezpen bat egiteko(metafora eta guzti! Kriston katarroarekin ordea). Aurkezpena bideo kameraz grabatuta dago baina ez naiz momentuz jartzera ausartzen...
Eta gogoratu: Itsas hondoak altxor ugari ezkutatzen ditu. Baina beldurra izan ezkero, gera zaitez hondartzan!
Iruzkinak
isusko 2008-05-20 18:45 #1
kaixo iñaki,

neuk ere izna nuen azpeitiko afera horren gaineko berririk, eta justo ikastaroa egin berri geundenez bada arreta gehiago eskaini nion, et aguztiz bat nator zuk hemen botatako guztiekin. gauzak ezin dira nahastu, ezta sinplekerietan utzi.

Eta portzierto, neuk ere praktikatu dut, saiatu naiz hala izan dudan guztietan gotzonen aholku eta pautei segitzen, besteak beste, urrezko arauarena eta metaforarena sartzen, areago esango dizut, duela 2 aste lan kontuei buruzko prentsaurrekoa eman beha izan nuen, eta egunkariak metafora eraman zuen azpititulura, baina oso gustur egin nuen, duela 3 hilabete ez nintzen ezta aussartu er eegingo holakorik egiten!!
besarkada bat

Iñaki 2008-05-22 12:27 #2

Aupa Isusko!!

Zer moduz? Zure erantzuna irakurtzean gogoratu naiz bibliografia zor dizudala!! Asteburu honetan bidaltzen saituko naiz.

Azpeitiakoa... ez dakit zergatik jo duten hain gogor haien aurka. Agian ezjakintasuna, komentario maltzurrak... edo egia izan daiteke! Nork daki. Baina egunkarian gutxienez dena nahiko nahastu dute.

Ah! Ta mila esker noizean behin hemendik pasatzeagatik e?

Ongi segi!!

Iñaki

Utzi iruzkina: