Komunikatu ala hil

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2011-03-15 18:23

Gero eta garbiago daukat komunikazioa dela mundua alda dezakeen tresna eraginkorrena. Gaur egun komunikazioa da tresnarik gutiziatuena. Aspalditik izan da laugarren botere bezala deitua. Komunikazioa menpean duenak historia du menpean. Lehen mailako informazioa duenak historia berridazten du nahierara. Vietnamgo gerraren karietara garbi geratu zen estatu batuetako gizarteak eginiko presio sozialagatik galdu zela, eta horretan garrantzitsua izan zen medioen ekarpena. Pertsiar golkoko gerran, jada aurreko esperientziatik ikasita, agintariek aukeratzen zuten zein informazio atera jendart...


Zure komunikazio kanpainekin kezkatua? Urtean zehar hainbat kanpaina egin behar, helburuak finkatu, aurrekontuak onartu, enpresen proposamenak baloratu... mila kezka sortzen zaizkizu eta, laguntza profesionala behar duzu? Proposatzen dizugun ikastaro honetan komunikazioa nola egin erakutsiko dizugu, prestakuntza, garapena, mezuak, etekina, balorazioak... finean, euskara hobeto saltzeko irizpide...


Kaixo guztioi, eguerdi on. Asteko ordu ez-presentzialen plana aipatuz abiatu genuen atzoko eskola. Gogoratu honela banatuta daudela aste honetako 4 ordu ez-presentzialak:2 talde lanerako1 lan koadernorakoAzkena, gaur banatuko dizuedan testua (datorren asteko gaiari buruzkoa) irakurtzekoEuskarazko irratigintzak eginiko bideari buruzko mapa osatu genuen gero (mapa hori Mudle plataformako Artxiboak karpetan eskegita daukazue dagoeneko: Irratia euskaraz da bere izena). Pozik geratu nintzen, ikusi nuelako zuetako askok irakurrita ekarri zenituztela aurreko eskolan banaturiko testuak.Telebistaren...


Aurreko lanarekin jarraituz, komunikazio eta informazioaren teoria errezago ulertzeko mapa berriak egin ditut.Lehenengoa nola hedabideak gizarteak sortzen dituzten azaltzen duena. "hedabideak gizartearen eratzaile". Bigarrena komunikazioaren ikerkuntzari dagokiona; apologia eta kritika.


Jose Inazio Bazterretxearen liburuko eskema berriak zintzilikatzen ditut hemen.Lehenengoa Informazioa eta gaurko mundua-ri dagokiona. Lehenengo gaiaren 4 atala. Bostgarren atala "egiazkotasuna eta itxura" Seigarrena eta azkena gaurkoz "egiazkotasuna eta justizia"


Komunikazioaren teoria ordenatzeko mapa batzuk egiten ari naiz. Liburu potoloa da eta eskemak egitea pentsatu dut ikasketa errazteko. Behin lana eginda, zergaitik ez partekatu?Blogean ez da ondo ikusten, baina klikatu eta irudia tamaina handian ikusi ahal da. Bandera berdea dutenak ikasi behar ez diren ikasgaiak dira,zuzenketak eta aportazioak ongi etorriak. Goikoa ikasgai osoaren eskema da. Beheko hau Ordezkapenari dagokiona. Beste hau "giza komunikazioa: harremana eta informazioa". Gizarte komunikazioa: informazioa eta masa gaiaren mapa da azpikoa.Oraingoz azkena.


IBAN ARANZABAL HUHEZIN

txotx 1456153402457 Txotx!!! | 2009-05-27 18:47

PDuela pare bat aste, Iban Arantzabalek, Goiena.net-eko zuzendariak,  hitzaldi bat eman zigun Web 2.0 klasean. Nik banekien zerbait Goiena.net-i buruz, baina Goienaren beste euskarri batzuk gehiago ezagutzen ditut, Arrasaten bizi bainaiz. Bertan Goienaren historia kontatu zigun, hastapenetatik, gaur egun arte. Blogen garrantzia aipatu zigun behin eta berriz. Gaur egun internet gero eta gehiago erabiltzen den komunikazio euskarria baita. Baina, hala ere, beste euskarri batzuetan lan egitea ezinbestekoa dela azpimarratu zigun. Lehenengo edukiak bilatu behar dira, ondoren produktua ...


zuzeu

marrazkilo 1456151298302 marrazkilo | 2009-05-04 17:41

Hasier Etxeberriak zuzeu proiektuaren hastapenak nolakoak izan ziren kontatu zigun.


Goiena

marrazkilo 1456151298302 marrazkilo | 2009-05-04 17:39

Iban Aranzabal izan zen gure artean eta Goiena kooperatibak nola funtzionatzen duen esplikatu zigun.


Web 2.0 garaian gaude eta honek, komunikazioaren esparruan aldaketak ekarri ditu. Askok jadanik eskuko ordenagailua daukagu eta etorkizunean mugikorrak bezain erabilia izango dela diote. Hau dela eta, fakultateetan gero eta ugariagoak dira. Klasean erabiltzen ditugu guk; eskuko ordenagailu guztiak daude piztuta. Apunteak hartzeko erabiltzen dituzte askok, ariketak egiten ditugu haiekin (plataforman eskegita daude) kontsultak egiteko baliabide onena eta azkarrena dira eta abar. Hau, alde ona da baina azkenaldian, honekin zenbat galdu eta zenbat irabazten dugun hausnartzen saiatu naiz. Jakin...


Motibazioa

hijosdelangelgorria 1456147634071 hijosdelangelgorria | 2009-04-23 12:15

Asko harritzen nau hainbat pertsonek gure morala altxatzeko duten gaitasunak. Gauzak egitera animatzen gaituzte, arazoak beste modu batez ikusten laguntzen gaituzte, buruan sartzen den haize bolada bat bezalakoak dira. Proiektu berriak eragiten dizkigute, ideia izatera laguntzen gaituzte. Astelehenean horrelako pertsona baten hitzaldira joan nintzen, Gioconda Belliren hitzaldira hain zuzen. Aretoa emakumez beteta zegoen, gizon gutxi, gutxiegi. Aurpegietan barre urduriak nabari ziren; eta hasi zen hitzaldia. Zenbait poema irakurri zizkigun gero baita liburu berriaren hainbat zatitxo ere. Et...


Hemos recibido la petición de hacer el blog también en castellano y estamos en ello.


Komunikazioko ikasleak garen legez, guztiari eman behar diogu dauzkagun espezien ukitua.                 Bi komunikazio mota daude gaur egun:                                Lehena lineala da. Igorle bat existitzen da, mezu bat helarazi nahi duena; eta hartzailea, igorleak zabaldutako mezua jasotzen duena. Igorleak kode eta kan...


Komunikazio alorrean lan egiten dut iaztik. Lan horretan ari naizelako nire egunerokoan ordubete gutxienez ematen dut posta elektronikoari lotuta. Horrek beste aukera bat eman dit pertsonen arteko hartu-emanak eta jokaerak behatzeko.   Hiru talde bereiztuko nituzke nik postaz dauzkadan harremanen artean. Batzuk ez diote posta eskutitz bati sekula ere erantzuten. Beste batzuk, noizean behin eta hirugarren taldekoak beti. Ez ditut gogoko lehenengo taldekoak, ez ditut alboan nahi. Niretzat ondotik pasatu eta gehienetan aurpegira begiratu ere egin gabe joaten den ezagun haren modukoa da po...


Deustura etorri zen Patxi Lopez asteazkenean. Diskurtso prefabrikatu eta erraz bat bota zuen lehen 30 minututan. Gero ikasleok galderak egiteko aukera izan genuen. Galdera asko baina erantzun gutxi. Erantzunak ere aurretik prestatutakoak; bulego, bilera eta marketing kanpainetan.   Lopez Lehendakari izango dela sinistuta dago. Logikoa izan daiteke; beti errazagoa baita partidua irabaztea futbolari bat kaleratzean. Kasu honetan 9 parlamentari kaleratuko dituzte “sozialista” espainiarrek. Nola galdu?   Hainbat galdera sortzen zaizkit honen harira; ezker abertzalea at geratzean, zei...


komunikazioa

ameur 1456130834394 maroko | 2008-09-16 09:08

Komunikazioa pertsonen arteko ezinbesteko ekintza da. Hitz honek amankomunean jartzea esan nahi du. Pertsona  batekin komunikatu ahal izateko modu ugari ditugu ( idatziz, hitzez, ordenagailu bidez ...) baina helburu bakarra: hartzaileak zuk trasmititu nahi diozun mezua hori ulertu eta konpartitzea da.


komunikazioa

kantero 1456150190376 tele2sta | 2008-09-16 09:01

Komunikazioa pertsonen arteko ezinbesteko ekintza da. Hitz honek amankomunean jartzea esan nahi du. Pertsona  batekin komunikatu ahal izateko modu ugari ditugu ( idatziz, hitzez, ordenagailu bidez ...) baina helburu bakarra: hartzaileak zuk trasmititu nahi diozun mezua hori ulertu eta konpartitzea da.


komunikazioa

earthquake 1456132034907 formula one | 2008-09-15 11:08

komunikazioa: deitzen diogu izaki bizidun batek beste bati mezu bat bidaltzeko darabilen prozesuari. informazioa: datu antolatu baten bilduma da, izaki edo gertakizun bati buruz, mezu bat osatzen dutenean ikateak: komunikatzeko eta informatzeko erabiltzen diren tresnak


KOMUNIKAZIOA: Amankomunean jartzea esan nahi du. Latinean du jatorria, communicare, hitzetik dator, alegia, elkarrekin parte artu edo harremanetan jarri. Pertsona izateko eta gizartean bizi ahal izateko behar dugu komunikazioa.


HAZI

istingorra 1456148051401 istingorra | 2008-05-29 09:46

Jakina da gero eta teknologia berri gehiago eta arrakastatsuagoak ditugula gure gizartean. Jakina da teknologia berri horietara ohitu eta egokitu behar garela. Baina horrek abantailik ba al du? Noski, abantailak baditu. Adibidez, egunkaria on line bidez irakurri dezakegu etxetik bertatik, inora irten gabe. Baina zer gertatzen da papereko egunkariekin? Hor dago koxka. Gero eta jende gehiagok erabiltzen du on line sistema egunkaria irakurtzeko. Adibidez, Wall street Journal-en %81ek irakurtzen du on line bidez, eta hori papereko egunkariarentzako izugarrizko atzerapena da. Horren adiera...


Gaurko artikuluaren izenburua Berriki blogan egiten diren galdera bat da. Ikus-entzunezko edota kazetaritza ikasketetan ordenagailuen, eta nola ez, internetaren erabilera sustatzen ari dira.Baina klasean Wifiren bitartez konektaturik egoteak ondorioak dakartza, onak zein txarrak. Ikasleek informazioa momentuan bila dezakete, eta dudak azkartasun osoz argitu. Hala ere, badira internetarekin burua galtzen dutenak, eta klaseari ez diote kasurik egiten, MSNarekin eta beste aplikazioa batzuekin pasatzen dute denbora. Hemendik luzatzen dudan irtenbidea hau da: irakasleak Wifia momentuan konektatz...


Mario, Zesar, Xa2er, Gotzon,  Isusko, Sonia, Alaitz, Urko  eta komunikazio eraginkorreko                                       ikastaroetan ezagutu ditudan guztiei     Sekta Azpeitian?   Berandu enteratu naiz Azpeitia eta sekten asuntoaz. Ez zait gaur arte berririk iritzi. Noticias de Gipuzkoak argitaratu zuen berria irakurri dut eta ez dut ekintza deliktiborik ikusi. Coac...


(Eskuineko zutabean erreportajea maketatua agertzen da)     2008 urtea berezia da Gasteizen. Orain 25 urte ireki zituen ateak Hala Bedi Irratiak. Testuinguruaren beharrizana izan zen. Trantsizio momentua zen.  Langile mugimenduek indar handia zuten eta 1976ko gertaeren ondoren minduta zeuden, gazteek eskubideak aldarrikatzen zituzten. Horren adierazgarri izan zen punk mugimenduaren indarra. Gasteiz hiri tradizionala izan zen mugimendu honen zutoi garrantzitsua. 60ko hamarraldian apaiz eta militarren hiria izatetik 70ko hamarraldian industria eta etorkinen hiri bihurtu zen. Be...


Dagoeneko SFBko komunikazio plana martxan dago. Lehengo pausuak eman dira. Kontu korrontea ireki da, memoria eskuratu da eta telefono linea eskuratu dugu. Hemen datu interesgarriak:             SFB telefonoa: 679695737             Kontu korronteko sukurtsala: Euskadiko Kutxa – Caja Laboral             Posta: cfb.sanjuandegi@yahoo.es             Agenda: http://agenda.yahoo....


Karrera hasi zenetik behin baino gehiagotan heldu diogu Komunikazio Korporatiboaren gaiari eta egia esan, nahiko eszeptikoa izan naiz beti enpresaren kultura berri honekiko. Hau da, pertsonak, berrikuntza, kalitatea… eta rollo guzti hori badakizue. Ez naiz benetako intentzioez fidatze (Langileak inorren laguntzarik gabe beraien artean vigilatzea ekartzen duen sistemak ez du usain onik…) Kontua da (ea zentratzen naizen)  atzokoan akojonatuta utzi ninduela klasera hitzaldi bat ematera etorri zen Ulmako komunikazio arduradunak. Kontatu zigunaren arabera, Ulman lan egitea Dysneilandiara op...


Azken iruzkinak