IBAN ARANZABAL HUHEZIN
PDuela pare bat aste, Iban Arantzabalek, Goiena.net-eko zuzendariak, hitzaldi bat eman zigun Web 2.0 klasean. Nik banekien
zerbait Goiena.net-i buruz, baina Goienaren beste euskarri batzuk gehiago
ezagutzen ditut, Arrasaten bizi bainaiz. Bertan Goienaren historia kontatu
zigun, hastapenetatik, gaur egun arte.
Blogen
garrantzia aipatu zigun behin eta berriz. Gaur egun internet gero eta gehiago
erabiltzen den komunikazio euskarria baita. Baina, hala ere, beste euskarri
batzuetan lan egitea ezinbestekoa dela azpimarratu zigun. Lehenengo edukiak
bilatu behar dira, ondoren produktua aurrera eraman eta amaitzeko, ahal den eta
gehien zabaldu.
Telebista
(goitb), interneta (goiena.net), papela (goienkaria) eta irratia izan ziren
aipatutako beste lau euskarriak. Goienak guztietan lan egiten du. Gainera, gero
eta indar gehiago hartzen ari den euskarri batean hasi dira lanean, telefono mugikorra.
Duda gabe, indartsu datorren enpresa da Goiena eta seguru nago, etorkizunean
asko entzungo den izena izango dela.
Ezin
naiz agurtu, Goienak euskararen alde egiten duen lana azpimarratu gabe. Beste komunikazio
enpesa batzuentzat jarraitzeko eredua dela pentsatzen dut.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: