Lehen munduko pertsona aberastuak dio: - Nola da posible, terrorista madarikatuok, egiten dituzuen gauzak egitea? Ez zarete pertsonak!Zapalduaren erantzuna: - Pertsona normalak gara, testuinguru guztiz anormal bat bizitzea tokatu zaigunak, zuk inoiz bizi ez duzuna eta horregatik ezin duzuna ulertu.
Musika gizabanako, jendarte edo herri baten adierazlerik garbiena. Berak pairatzen dituen minen eta dastatzen dituen gozamenen adierazle; daukana eta izan nahi duena sentiarazten duelako. Bertan nabaritzen dira ezberdintasunak. Badago hitzekin adierazi ezin daitekeen zerbait zapaltzaileen eta zapalduen doinuak aditzerako orduan; ez da berdina. Ekonomia, politika eta armen bidez mundua zanpatzen dutenek ezin...
Komunikazioko ikasleak garen legez, guztiari eman behar diogu dauzkagun espezien ukitua. Bi komunikazio mota daude gaur egun: Lehena lineala da. Igorle bat existitzen da, mezu bat helarazi nahi duena; eta hartzailea, igorleak zabaldutako mezua jasotzen duena. Igorleak kode eta kan...
Pertsona da arrazoiaren poderioz asmakizunik handienak burutu dituen izakia, bikainak eta iguingarriak. Kartzela da azken hauetariko bat. Espetxeak ez du gaizkilea zintzotzen, ez eta bortxatzaileari eraso sexualaren gosea kentzen; beraz inondik inora ezin lezake iraultzailearen bo...
Duela egun gutxi agertu ziren unibertsitateko paretetan esku ezezagun batek itsatsitako orriak; guztiak probokatzen, guztiak zer pentsatu ematen, mezu orok kitzikatzen zuen kitzikatzen uzten denaren burua.Batek honakoa zeukan idatzita: egun batez borrokatzen dutenak ondo daude, urte batzutan egiten dutenak handiak dira. Biana egunero eta beti borrokatzen diren horiek dira ezinbestekoak.Bobby Sands ezinbestekoa zen.Sands maitatua izan zen bere jendearen artean, gorrotatua etsai aldean. Baina guztiek onartzen dute sekulako nortasuna eta konpromezua zeukan gizona izan zela; bere ideiaz konbent...
Kaixo, lagunok:Sormen-lana egitea dagokigu oraingoan ere, Euskerako gaian irakurri dugun liburuaren inguruan. Iaz testu idatziaren eta irudien arteko nahasketa edo "brainstorming" bat burutzen saiatu nintzen; aurten, aldiz, aukera zabalagoak eskeintzen dituen bide bat lantzea erabaki dut: bloga, hain zuzen ere."Su-etena Belfasten" da irakurri dut, Irlandan 1994an eman zen bake prozesuaren inguruan jarduten duena. Imanol Muruak eta Humberto Unzuetak (Euskaldunon Egunkaria-ko kazetari ohiak) idatzi zuten, kontakizunez eta pasadizoz beteriko liburu arin hau. Sormen lana egunerokotasunean dago;...