ilun-ikarako ipurtargiak
Pertsona da arrazoiaren poderioz
asmakizunik handienak burutu dituen izakia, bikainak eta iguingarriak. Kartzela
da azken hauetariko bat. Espetxeak
ez du gaizkilea zintzotzen, ez eta bortxatzaileari eraso sexualaren gosea
kentzen; beraz inondik inora ezin lezake iraultzailearen borroka grina ezabatu.
Estatuak zigortu egiten du bere jarreragatik, baina badaki pertsonaren
kontzientzian duintasunaren kontzeptua barneratu denean ezin dela ezta
atxurrarekin atera.
Nik ere oraindik Margaret Thatcher gorrotatzen jarraitzen dut. Ez ahaztu, ez barkatu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: