kolore eta gustu guztiak

overcome 1456152054500 we shall overcome | 2008-11-25 16:12

Duela egun gutxi agertu ziren unibertsitateko paretetan esku ezezagun batek itsatsitako orriak; guztiak probokatzen, guztiak zer pentsatu ematen, mezu orok kitzikatzen zuen kitzikatzen uzten denaren burua.

Batek honakoa zeukan idatzita: egun batez borrokatzen dutenak ondo daude, urte batzutan egiten dutenak handiak dira. Biana egunero eta beti borrokatzen diren horiek dira ezinbestekoak.

Bobby Sands ezinbestekoa zen.

Sands maitatua izan zen bere jendearen artean, gorrotatua etsai aldean. Baina guztiek onartzen dute sekulako nortasuna eta konpromezua zeukan gizona izan zela; bere ideiaz konbentzituta dagoenak noraino iritsi dezakeen erakutsi zion munduari.

Baina borrokalari, preso eta ekintzaile aparta izateaz gain, idazle sakona ere bazen; poeta, hitzak daraman esanahi klasiko eta bukolikoa erantsita. Derry-n egon nintzenean berarekin preso izandako emakume batek hitzaldi bat eman zigun, gudariarekin izandako bizipenen inguruan. Ez dut uste gu hunkitzea bilatzen zuenik, baina bera hunkitzean guri ere bihotza uzkurtu zitzaigun.

Hildakoek ondorengotza uzten omen dute zendu ostean; Bobby Sands-ek bazekien hilzorian zegoen unean iraultzari arnasa ematen ari zitzaiola bere sakrifizioarekin. Onartu eta azken hatsa agortu arte bereari eutsi zion.

Roll of Honour, Belfast Brigades


murala3





Utzi iruzkina: