Duela egun gutxi agertu ziren unibertsitateko paretetan esku ezezagun batek itsatsitako orriak; guztiak probokatzen, guztiak zer pentsatu ematen, mezu orok kitzikatzen zuen kitzikatzen uzten denaren burua.Batek honakoa zeukan idatzita: egun batez borrokatzen dutenak ondo daude, urte batzutan egiten dutenak handiak dira. Biana egunero eta beti borrokatzen diren horiek dira ezinbestekoak.Bobby Sands ezinbestekoa zen.Sands maitatua izan zen bere jendearen artean, gorrotatua etsai aldean. Baina guztiek onartzen dute sekulako nortasuna eta konpromezua zeukan gizona izan zela; bere ideiaz konbent...