Sanjuandegiko Festa Batzordea

Udaberri jaiak!!

Xanjuandegiko Festa Batzordeak lehen balorazio azkar bat burutu du. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkie festetan parte hartu duten guztiei, auzotarrei eta bereziki, auzolanean ekimen ezberdinak aurrera ateratzen lagundu dutenei. Aurten, ilusioa piztea lortu da auzoan. Festa Batzordearen ustetan, oinarri sendo bat jarri da hurrengo urteetarako eta Xanjuandegiko Festek hartu dezaketen dimentsioa ere ikusi ahal izan zen ostiral gauean. Komunikazioari dagokionez, ikusgarria izan da amona mantangorriren irudiak izan duen harrera (igoeran eta jeitsieran, zapiak, festetako abestia etab.). ...


Ekainak 1,2,3,4,5,6 eta 13. Egun guzti horietan badago zertaz gozatua auzoan. 2010. urteko festak ospatuko baitira. Azken urteetako bilakaerari segida emanez, jaiak indartzea dugu helburu, gure auzoak eta auzotarrok merezi dugulako. Aurrekontu xume bati ahalik eta etekin gehien ateratzen saiatu gara. Haize freskoarekin datoz aurtengo festak. Otsailetik ari gara lanean, antolakuntza, auzolana, azpiegiturak... eta guztiaren gainetik umorea! Aurten gainera amona mantangorriak bisitatuko gaitu. Antolakuntza eta auzolana Festa Batzordeak, auzolanaren bitartez daramatza zeregin guztiak. Lan ezb...


Sanjuandegiko Festa Btzordeak, honako balorazioa egin du 2009ko auzoko jaieninguruan:Orokorra2009ko jaien inguruko balorazioa, orohar, oso positiboa da. Balorazioa egiterakoorduan, hurrengo irizpideak izan ditugu aintzat: parte hartzea, giroa eta ekimen bakoitzarengauzapena.Jende aldetik, sanjuandegiko jaiek, gorakada izan dutela uste da. Auzotar eta herritarugari izan da auzoan, jaietan zehar eta antolatutako ekimenen aurrean ere, erantzun onaeman da orokorrean.Aipamen berezia egin nahi genioke, merkatari, tabernari eta negozio ezberdinen partehartzearen inguruan, egin den apustuari. Erant...


Sanjuandegiko Festa Batzordeak eskerrak ematen dizkio jaietan laguntza eman duten guztiei.   Denen laguntzarekin eta parte hartzearekin jaiak aurrera ateratzea lortu da.Dena ondo irten dela eta jendea gustura gelditzea ez da erraza, baian lortu dugu. Jaien balorazioa egiteko bilera hilaren 18an katekesiko lokaletan egingo da gaueko 20,00tan. Ondo izan eta milesker!!!



JAiak medio, auzoan aparkaleku asko kendu dira. Arazo honi irtenbidea emateko, Azpeitiko Udalak Betharram zein Oktogonoko (perretxikoa) jolastokiak irekiko ditu autoak bertan lagatzeko.   Milesker,   Barkatu eragozpenak  


Sanjuandegiko Jaiak direla eta, Barraketako arduradunekin adostu da umeentzako eguna datorren ostegunean, 4ean, izatea. Egun horretan bidaiak 1€ balioko dute. Espero denek disfrutatzea.


Sokamuturra   Oharra:   Ekainaren 7an, igandea, goizeko 7.00tan sokamuturra izango da La Salve 37 eta 38 atzealdean SFBk antolatuta.   Segurtasun arazoak medio, kotxeak bertan ez aparkatzea eskatzen da. Ahalik eta eragozpen gutxien egiten saiatuko gara.   Beraz, goizeko 6 eta 9ak bitartean zezenarentzako erabiliko da plaza.       Barkatu eragozpenak,       SANJUANDEGIKO FESTA BATZORDEA


http://www.diariovasco.com/20090530/costa-urola/fiestas-sanjuandegi-comenzaran-lunes-20090530.html


http://www.urola-kostakohitza.info/albisteak/8945/Sanjuandegiko_festetako_ekitaldiak_astelehenean_hasiko_dira.htm


sanjuandegi 1456152634466

Sanjuandegiko Festa Batzordea

Sanjuandegiko Festa Batzoredearen (SFB) bloga da hau. Bertan, Sanjuandegi zein udaberri jaiei buruzko informazioa argitaratuko da. 679695737 da gure telefonoa.