Balorazioa
Sanjuandegiko Festa Btzordeak, honako balorazioa egin du 2009ko auzoko jaien
inguruan:
Orokorra
2009ko jaien inguruko balorazioa, orohar, oso positiboa da. Balorazioa egiterako
orduan, hurrengo irizpideak izan ditugu aintzat: parte hartzea, giroa eta ekimen bakoitzaren
gauzapena.
Jende aldetik, sanjuandegiko jaiek, gorakada izan dutela uste da. Auzotar eta herritar
ugari izan da auzoan, jaietan zehar eta antolatutako ekimenen aurrean ere, erantzun ona
eman da orokorrean.
Aipamen berezia egin nahi genioke, merkatari, tabernari eta negozio ezberdinen parte
hartzearen inguruan, egin den apustuari. Erantzuna, ia erabatekoa eta eredugarria izan da.
Ikaragarria izan da guztien jarrera. Hauei, eskerrak ematea eta jaien arrakastan,
ezinbestekoak direla errepikatu nahi da Sanjuandegiko Festa Batzordetik. Bestalde, lehen
urtea izanik, ezin izan da guztiengana iritsi eta sentitzen da, gauzak hobetuko dira duda izpirik
gabe.
Egun guztietan zehar izan den giro ona ere, nabarmendu beharreko puntua da. Ederra
izan da, jaietan bizi izan den armonia eta baita, nabarmendu beharreko istilurik jazo ez izana
ere.
1 Astelehenetik, 4 Ostegunera
Ekimen guztiak aurrera atera dira eta hori berez, pozgarria da. Dena den, mus
txapelketan, parte hartzaile kopuruak gora egin izana azpimarragarria da.
5 Ostirala
Euri artean ekin zitzaion programatutakoa betetzeari, baina hau, ez zen oztopo izan eta
gerora ongi eutsi zion eguraldiak. Arratsaldean izandako jendetzaz gain, gau osoan zehar giro
aparta izan zen Sanjuandegin. Saloi dantzak bereziki, jende ugari bildu zuen, beste behin ere
parte hartzea bultzatuz.
6 Larunbata
Larunbateko bazkaria zen, erronka nagusietako bat. Bertan, jende multzo ederra bildu
zen. 150 bat lagun bildu ziren, azken urteetako goranzko joerari jarraituz. Bestalde, egun
guztian zehar, jende kopuru txukuna ibili zen auzoan. Horretarako dauden zailtasunen jabe
izanik, urrats garrantzitsua izan da hau. Aurreko egunetan bezala, programako ekimen guztiak
burutu ziren.
7 igandea
Goizeko txokolatea gaizki irten harren, egunak eurrera jarraitu zuen sokamuturrarekin.
Honen leku aldatzea, erabaki ona izan zela uste da. Ondoren, jende ugari izan zen goiz osoan
zehar. Arratsaldean ere, giro ona izan zen ekimen ezberdinetan, parte hartze txukunarekin.
Suzko zezena eta azken traka, ez ziren aurrera atera azken orduko arazoengatik.
14 Igandea
Krossa astebete atzeratzearekin, asmatu zela uste da. Hemen ere, parte hartzeak gora
egin du.
Badago zer hobetu
Sanjuandegiko Festa batzordetik, bi puntu azpimarratu nahi dira:
Alde batetik, aurrekontuak topea jo duela uste da. Sanjuandegiko auzoak, gaur egun,
jaien inguruko dinamika indartsu bat martxan jartzeko apustua egin du eta bide horretan
sakontzeko, aurrekontu handiago bat behar da. Auzoaren dimentsioari erreparatuz gainera,
desproportzionatua da gaur egun jasotzen den kopurua.
Bestetik, izan dira inork jazotzerik nahi ez zituen hainbat gertaera. Hauen aurrean,
auzoa eta auzotarrak errespetatzeko eskatzen zaie jaietan parte hartzen duten guztiei. Nahiz
eta hainbat gauza saiestea beti zaila izango den, berriz horrelakorik izan ez dadin lan egingo
du Sanjuandegiko Festa Batzordeak datozen urteetan.
Eskertza
Jaietan modu batean edo bestean, parte hartu duten guztiei eskerrak emanez amaitu
nahi da balorazioa. Eskerrik asko guztioi!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: