Udaberi jaiak 2010
Ekainak 1,2,3,4,5,6 eta 13. Egun guzti horietan badago zertaz gozatua auzoan. 2010. urteko festak ospatuko baitira. Azken urteetako bilakaerari segida emanez, jaiak indartzea dugu helburu, gure auzoak eta auzotarrok merezi dugulako. Aurrekontu xume bati ahalik eta etekin gehien ateratzen saiatu gara.
Haize freskoarekin datoz aurtengo festak. Otsailetik ari gara lanean, antolakuntza, auzolana, azpiegiturak... eta guztiaren gainetik umorea! Aurten gainera amona mantangorriak bisitatuko gaitu.
Antolakuntza eta auzolana
Festa Batzordeak, auzolanaren bitartez daramatza zeregin guztiak. Lan ezberdinak burura erematen dituzten auzotarrak biderkatzen ari dira azken urteetan. Bereziki azpimarratu nahi genuke, 30 auzotar baino gehiago ari garela buru belarri Festak prestatzen eta 60tik gora izango garela Festek dirauten bitartean auzolanean antolaturik ariko garenak. Dena den Xanjuandegi osoa gonbidatu nahi dugu beste behin modu aktiboan parte hartzera.
Kopuru hauek ikusita esfortzu berezi bat egiten ari gara gure artean ahalik eta ondoen antolatzeko eta guzti hau emaitzak ematen hasia da.
Auzoko komertzio eta Tabernen ekarpena ere eskertu nahi dugu prentsaurreko honetan.
Azpegitura
Erronka handietako bat azpiegiturak indartzea izan da. Ez dira faltako ohiko eszenatokia, umeentzako barrakak edo Festa Batzordearen txosna. Eraikin publikoei dagokienez, Igerilekuan eta Ludotekan hainbat ekintza aurrikusten dira. Baina horretaz gain xj auzolanean auzo eragileak Taberna zabalduko du astebururako “Bodega” zaharrean eta bertan bilduko den dirua urtean zehar dinamika ezberdinei erantzuteko erabiliko da. Water Poloko taldeak ere txosna jarriko du lehen aldiz, euren aurrekontuari aurre egiteko.
Amona mantangorria
Amona mantangorria izango da 2010eko festetako irudia. Bere jeitsierarekin emango zaie hasiera asteburuko ekintza guztiei eta berau agurtuz emango zaie amaiera ere.
Kondairak dioenez, eguraldi iragarlea da eta aldatu ere egin dezake. Hortik dator, hatzamar puntan jarri eta kantuan hurrengo galdera luzatzeko ohitura: “Amona mantangorri zeruan zer berri?”. Umeei esan izan zaie, amona mantangorri bat hiltzean, euria egin ohi duela. Dena den, ume guztiek maitatua da animalia hau. Zenbait kasutan ilargiaren adierazletzat ere hartua izan da euskal kantutegian.
Egitaraua
Urtero bezala auzotar guztientzat egitarau zabal bat osatzea izan da helburua. Aurreko urteetako ohiko programako gauza asko mantendu badira ere, aurtengo ekintzen artean badira hainbat berrikuntza. Besteak beste, gazte afaria edo auzoarteko Herri Kirolak. Mus txapelketako diru sariak ere bikoiztu egin dira aurtengo ediziorako.
Jarraian programa osoa:
Ekainak 1, Asteartea
22:00 Idiazabalgo Txiste-kontalariak
Niza tabernan
Ekainak 2, Asteazkena
21:30 Kontzertua: Euskal Rocka Berrikusten
Rocha's tabernako terrazan
Ekainak 3, Osteguna
21:00 Mus txapelketa Ongi Etorri erretegian
Inskripzioa: 30€
Sariak:
1. - 500€, txapelak eta ikur sariak
2. - 380€, eta ikur sariak
3. - 260€
4. - 140€
Ekainak 4, Ostirala “Gazte eguna”
18:30 Auzoko lokalaren irekiera eta luntxa
20:00 Amona Mantangorriren jeitsiera
20:05 Erraldoi eta buruhandiak Juan de Antxieta musika eskolako ikasleek lagunduta
21:00 Gazte afaria
Kontzertuak
Egurra ta kitto!
Friday's Crew
Bilbomatix
Goizaldean: batzurizopajana
Ekainak 5, Larunbata “Auzo eguna”
10:00 judo erakustaldia Kimura klubaren eskutik igerilekuan
12:00 Umeentzako jokoak J A Aguirre plazan
13:00 I. Sanjuandegiko Water Polo Sariketa
14:30 Auzo bazkaria
17:00 Auzoarteko herri kirolak
Ondoren, bertso saioa
Bertsolariak: Iker Zubeldia, Jexux Mari Irazu, Beñat Lizaso eta “Xenpelar”
17:30 Azkaiter Peloxen eskutik umeentzako ipuin musikatuak Ludotekan
18:00 Txokolatada
19:00 Erraldoi eta buruhandiak Juan de Antxieta musika eskolako ikasleek lagunduta
19:30 Arantzetan Rock Akustikoa
Ehunzango Batukada Taldeak kalea girotuko du
23:00 Saloiko dantzak Jose Mari Orbegozorekin
Ondoren, Dirección Obligatoriaren kontzertua
Ekainak 6, Igandea
06:00 Txokolatea
07:00 Sokamuturra
09:00 Salda
09:30 Diana Izarraitz txistulari taldearekin
11:00 Azpeitiko Udal Musika Bandaren kalejira
12:00 Dantzari txikiak
16:30 Haurrentzako poney eta zezenak
18:30 Herri kirolak
20:00 Kapoeira saioa
21:00 Amona Mantangorriren igoera
Ekainak 13, igandea
11:00 Sanjuandegiko Eskolarteko III. Krossa
Gonbidapena
Azkenik, auzotarrak eta orokorrean, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu. Zatoz Xanjuandegiko Festetara badago eta zertaz gozatua! Parte hartuz, ondo pasa!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: