Kategoria: festa
Dantza, musika, abestia, garrasia, kolorea, erritmoa, mozorroa ... gizakiaren, beraren, natura basati eta antzinakoenaren ardatz dira.Bizitzaren erritmo bera, bere mintzoa, bihotzaren taupada, hotsa, ikara.Pasio, eta su horrek, bizi gaitu.Herioren erresuma, isiltasunarena da. Tamahaken festa Malin
Hona hemen 2010-eko Hernaniko Txalaparta Festako bideotxo batzuk:
Xanjuandegiko Festa Batzordeak lehen balorazio azkar bat burutu du. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkie festetan parte hartu duten guztiei, auzotarrei eta bereziki, auzolanean ekimen ezberdinak aurrera ateratzen lagundu dutenei. Aurten, ilusioa piztea lortu da auzoan. Festa Batzordearen ustetan, oinarri sendo bat jarri da hurrengo urteetarako eta Xanjuandegiko Festek hartu dezaketen dimentsioa ere ikusi ahal izan zen ostiral gauean. Komunikazioari dagokionez, ikusgarria izan da amona mantangorriren irudiak izan duen harrera (igoeran eta jeitsieran, zapiak, festetako abestia etab.). ...
“Auzotarren diruarekin egin genuen” 6 bat laguneko koadrila hasi zen Sanjuandegiko udaberri jaiak antolatzen. Ramon Pozo, Nerea Beltran eta Filo Perez-en eskutik jaso ditugu hasierako urteetako lekukotasunak. <SFB>Sanjuandegi, orduan, auzo zabala bazen ere, taberna bakarra zuen. Txoko taberna hain zuzen. Bertan elkartzen ziren auzoko gazte koadrilak eta ez hain gazteak ere. Egunetan txantxetan ibili ondoren, beste auzoetako jaiez hitz egin eta “gureak ez zuen festarik ospatzen”. Jai eta parranda egiteko parada egokia zen horrelakoa antolatzea. Dudarik gabe eta gogoz bet...
Bosgarren urtez jarraian, Bizarrain kultur elkarteak eta Herrerako Sporting kirol taldeak lankidetzan antolatu dugu joan diren abenduaren 27 eta 28an, Herrerako futbol zelaian, ospatu den jaia. Futbol festaren bidez adierazi nahi diegu gurasoei, haurrei, ikastetxeei eta kirol elkarteetako kide eta trebatzaileei euskarak kirola esparru naturaltzat duela. Guztira berrehun ume inguru bildu ditu Altzako V. Euskaraz Bai futbol festak. Herrerako Sporting taldeaz gain, La Anunciata, La Asunción, Herri Ametsa, Altza, Herrera eta Oleta ikastetxeetako ikasleek hartu dute parte. Partidak infanti...
Zestua izan ginen lehengo ostiralean ni eta beste koadrilako bi fenomemo. Buelta txiki bat emateko asmoarekin hurbildu ginen bertara. Arratsaldeko zortziretako autobusa hartu, afaldu, tanborrada ikusi eta bueltatzeko asmoarekin ginen. Ohartzerako, ordea, goizeko bostak iritsi zitzaizkigun. Giro bikaina zegoen urola kostaldeko herri txikian. Halere, gehien arritu zidan gauza bertako tanborrada izan zen. Sekulako "desmadrea"!! Ikaragarria! Baina, xarma berezia zuen. Zeinen ongi ari ziren pasatzen! Benetan, ikuskizun ederra! Ikustekoa, merezi du! Horrela, etxera itzuli eta ametsetan egin...
Eibar.ORGn ikusi dugun Eibarri buruzko dokumentalari Sanjuanei buruzko zatia moztu diogu eta GASTEren Youtubera igo. Hemen ere ikusgai.
Tolosako gazte batzuon ekimenaren bidez, maiatzak 17 larunbata TXAPIN FESTA izango da Tolosan. Nondik dator ideia? Gazte talde bat elkartu ginen Tolosako gazteen beharrak aztertzeko eta biltzeko, ekintzak batera egiteko beharra somatu genuen. Gaur egun gazte asko beren lokal edo lonjetan enzerratzen dira eta ez dira ia gainerako gazteekin harremanetan jartzen. Hori dela eta egun batez bederen pentsamendu, kolore, ideia etabar desberdineko gazteak bildu eta kalearen jabe egitea erabaki genuen. "Txapin"? Etxeko oinetakoei Tolosan ematen zaien izena. Festa herrikoi/etxekoi bat egin nahi genuen...
Mila esker Zubietara etorri zareten guztioi eta festa egun arrakastatsua antolatzen lagundu diguzuenoi. Earki pasa dugu, ezta? Festako argazki guztiak, HEMEN. Gainera, gaur ere erraustegirik ez dugula behar demostratu dugu: herria garbi-garbi geratu da, zabor gutxi sortu dugu eta zabor guztia 5 zaborrontzi desberdinetan sailkatu dugu. ESKOLA TXIKIAK BIZIRIK, HERRI TXIKIAK BIZIRIK ! ZUBIETAKO ESKOLA TXIKIA BIZIRIK !ERRAUSTEGIRIK EZ, EZ HEMEN ETA EZ INON !
Bihar da egun handia eta zuei harrera egiteko azkeneko lanetan dihardugu. Azken-azken OHARRAK:Ekarri Kontsignara eskoletan sobratutako liburu eta CDak. Erraustegira ZERO. Hori da bihar lortu nahi dugun marka: zabor gutxiago sortuko dugu (edalontziak, berrerabilgarriak) eta 5 zaborrontzi desberdin jarriko ditugu; organikoaren marroia (sardina- eta txekor-soberakinak...), plastiko eta metalen horia (platerak, latak...), paperaren urdina (triptikoak, ahozapiak..), beiraren berdea (boteilak) eta erraustegira joango litzatekeen berdea (hutsa). Ez izan beldurrik euriari, aterpeak prest dit...
400 lagunentzako tokia hartu genuen Araetako jatetxean menua emateko eta agortu dira txartelak.Frontoian mahaiak jarriko ditugu norberak lekarkeena eroso jan ahal izateko eta txekor-pintxoak eta sardinak ere salgai jarriko ditugu merke-merke.Bestelako aukerak: Zubietako jatetxeak edo Usurbil eta Lasarte-Oriakoak.
Eskola txikiko guraso Xabier Arregiren hitzak hartu eta Mal De Ojok rumba kutsuko kanta (liburuarekin batera eskuragarri) sortu du festarako. Eta Iñigo Leon koreografoak, berriz, abestia hartu eta koreografia diseinatu du. Hona hemen abesti eta dantzaren hasiera: 4 egun dituzue entrenatzeko. Mal De Ojokoak festa egunera etorriko dira eta sasoian etorri gero, hitzak eta dantza ikasita...
11:00etatik 13:00etara umeak izango dira festako protagonista eta 4 gunetan sakabanatuta jolas eta jolas ariko dira. GORRIA URDINA HORIA BERDEA Non hasi: 1. gunean (eskola) Non hasi: 2. gunean (frontoi estalia) Non hasi: 3. gunean (Araeta jatetxe ondoan) Non hasi: 4. gunean (errebote plaza) AlkizaZerainOikiaAizarnazabalBidegoianZizurkil Lizartza AndatzaOlaberriaEreñozuAbaltzisketaIgeldoIkaztegieta Elgeta AginagaZubietaLemoizGabiriaAdunaAngiozarBerrobi Aia AizarnaAlbizturArroaErrezilAltzo Berastegi 1. gunean, BIRZ...
Ostiralean festa eta liburua aurkezteko prentsaurrekoa eman genuen Donostiako Elkar-ren eta horren berri eman dute Berria, Gara eta El Diario Vasco egunkariek. Egunkariok idatzitakoekin collage-a egin dugu liburua zuei hemen aurkezteko:Juan Kruz Igerabide, Jesus Mari Olaizola Txiliku, Xabier Mendiguren Elizegi, Mitxel Murua eta Joxan Ormazabalek idatzitako ipuin eta poemek, Iñaki Martiarena Mattin-en ilustrazioek eta 11 igarkizunek osatzen dute Txikimundi liburu kolektiboa. Zortzi edo bederatzi urtetik gorako irakurleentzako liburua da Txikimundi.- Igerabide: "jolasa da liburuaren ardatzeta...
Txikimundi Mapamundian Handimundi gizaki oro txiki Mapamundi. ...
4 hautes-mahai desberdin eduki ditugu Zubietan: bata, Usurbil aldeko zubietarrentzat; bestea, Donostia aldeko zubietarrentzat; hirugarrena, Zubietako auzo-alkateak aukeratzekoa eta, azkena, aurtengo berritasuna, errausketaren inguruko herri galdeketa. Xelebrea herria, ezta? Emaitzak, hauek: Zubietako alkateak: Imanol Azpiroz eta Eñaut Zuriarrain. 237 lagunek errausketari EZEZKOA eta batek BAIEZKOA (%61eko parte-hartzea). Baina hautes-mahaiez gain, izan dugu bestelako mahairik: eskola txikikook festako arropa, liburuak eta CDak jarri ditugu salgai eta festarako Mal De Ojok sortu digun kan...
Zubieta munduaren erdigunean egongo da ekainaren 10ean. Baina, hala ere, munduaren erdigunera nola iritsi ez badakink, to eta no ibilbide-mapak. Autobusez baldin bahator (sakatu puntu berdea jarraibideak irakurtzeko): &amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;lt;p&amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;gt;tagzaniapaste&amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;lt;br /&amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;gt;&amp;amp;nbsp; Kotxez kostaldetik baldin bahator (sakatu puntu berdea jarraibideak irakurtzeko): &amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;lt;p&a...
23 egun barru egingo dugu Zubietan Eskola Txikien 2007ko festa eta hasi gara herria girotzen.Noauaren bidez festaren berri eman dugu eta frontoi berrian kartel handia jarri dugu. Asteburu honetan etxez etxe triptikoa banatuko dugu eta herritar guztiei festa egunean bertan laguntzeko eskatuko diegu, kanpotarrok Zubietan eguna ondo pasa dezazuen.
Dena prest Txomin-Txapel egunerako, HUHEZIko festa eguna HUHEZIko Euskara Taldea jo eta ke ari da Txomin-Txapel eguna prestatzen datorren ostiralerako, maiatzak 18. Oraindik hainbat xehetasun falta da, baina egitaraua nahiko itxuratuta dago: 11:00 Izen ematea Argazki rallyan. Herri kirolak. 13:00 Txomin Txapelen jaitsiera eta pregoia, tortilla txapelketa eta triki-poteoa. 15:00 Bazkaria. 16:30 Bertso partxisa, gure jolasak eta karaokea. 18:30 Kapoeira emanaldia, batukada, argazki rallyaren amaiera eta malabare tallerra. 20:30 Erromeria/kontzertua. 24:00 Amaiera. (Huhezi-ko webgune...
Festaren aitzakiarekin neguko arropa salgai jarri eta arrakasta ikaragarria eduki genuen.Ea ba labetik atera berri dugun udako arropa (umeentzako, emakumeentzako eta gizonezkoentzako modelo bana) ere gustatzen zaizuen. Irudietako horiez gain, eskoletara kamiseta zuri-gorrien ale solte batzuk bidali ditugu. Ale gutxi horiek ditugu eta ezin dugu besterik eskatu; beraz, gustuko badituzue, azkar ibili... Eskolaren izenean arroparen eskaera egiteko orria formatu digitalean eduki nahi baduzu, sakatu HEMEN. Eskabideak hona bidali:Nekane Zaldua (piperenea@ya.com, 943367142)
Herriko plazan erreko ditugun sardinekin eta txekorrarekin asetzen ez direnentzako aurten ere festako bazkaria antolatu dugu. Araeta jatetxean izango da, 14:00etan, eta hona menuen eta prezioen inguruko xehetasunak: Helduentzako menua (15 euro) Haurrentzako menua (9 euro) bakailao eta ziazerba lasagna untxi marinatua, labean errea, ali-oli saltsarekin jogurt tarta txokolate eta mugurdiekin edaria, ogia eta kafea makarroiak txorizo eta tomatearekin oilasko errea patatekin natilak gailetarekin Zenbat heldu eta zenbat haur etorriko zareten adierazi beharko diguzue maiat...
Ekainaren 10eko festan jolas eta dantza egiteko, noski, sabela bete behar eta horretarako aukera handia eskaintzen du Zubietak. Festagunean erreko ditugun txekor eta sardinekin aski ez baduzue, hemen dituzue Zubietako jatetxeak eta telefonoak (hobeto ikusteko, sakatu maparen gainean).
Hau da ekainaren 10erako prestatu dugun EGITARAUA: 10:00 Festaren hasiera. 11:00 Jokoak. 1.Gunea: Herri kirolak. 2.Gunea: Birziklatze-jokoa. 3.Gunea: Uraren jokoa. 4.Gunea: Jolas kooperatiboa. 13:30 Testigu aldaketa >> Irakasleei lore eskaintza >> Kanta eta Dantza. 14:00 Bazkaria. 16:00 >> 18:00 Pottoka gainean ibiltzeko aukera 16:30&nb...
Gaur ospatu dugu Eibarren Gaztañerre eguna. Juan San Martinek "Antzinako Eibar" liburuan jaso zuenez, Arimen egunetik bigarren astelehenean egiten da ospakizuna. Herriko soziedadeak bete egiten dira karakolak eta gaztañak jateko. Ardoa ere ez da falta izaten egun hontan.Azken urteotan, Eibarko AEK euskaltegiak afari herrikoiak antolatu ditu jai hau ospatzeko. Orain arte Orbea frontoain izan bada, aurten Armeria Eskolan egitekotan ziren. Arratsaldean poteoa egin eta dozenaka koadrila batzen dira, bakoitzak bere janaria daramala, otordua era herrikoiean egiteko. Afalosteko kantak, esan gabe d...
Ustekabe Fanfarreak Errioxako Kanpingeko Euskal Jaiaren II. Edizioan parte hartuko du. Pasa den urtean Euskal Jaia antolatzea bururatu zitzaien Camping de La Rioja-koei. Zer egin, ordea? Ustekabe Fanfarrea eramatea bururatu zitzaien. Nik neuk beste ideia batzuk bota eta lanean gogor egin ostean jai itxurosoa lortu genuela esan dezakegu. Aurten ere gogor aritu gara lanean eta honako programa lortu dugu: 11.00 Trikitilariak eta kupelaren irikiera. 12.00 Ustekabe Fanfarrearekin kale animazioa (14.00ak arte). 13.00 Ikurriñaren igoera (Agur Jaunak-ekin). Jarraian, II. Pintxo Lehiaketa. 14.30 H...