egunero da gaur

...edota ikasle baten pentsamendu aldrebesak

Txapin festa

egunerodagaur 1456132066758 egunero da gaur | 2008-04-10 11:50

Tolosako gazte batzuon ekimenaren bidez, maiatzak 17 larunbata TXAPIN FESTA izango da Tolosan. Nondik dator ideia? Gazte talde bat elkartu ginen Tolosako gazteen beharrak aztertzeko eta biltzeko, ekintzak batera egiteko beharra somatu genuen. Gaur egun gazte asko beren lokal edo lonjetan enzerratzen dira eta ez dira ia gainerako gazteekin harremanetan jartzen. Hori dela eta egun batez bederen pentsamendu, kolore, ideia etabar desberdineko gazteak bildu eta kalearen jabe egitea erabaki genuen. "Txapin"? Etxeko oinetakoei Tolosan ematen zaien izena. Festa herrikoi/etxekoi bat egin nahi genuen...


kultura hedatuz

egunerodagaur 1456132066758 egunero da gaur | 2008-03-31 12:45

Madrilgo Reina Sofia museora sartzeko ilaran geundela izan zen zer pentsatua eman zidan zerbait. Ilaran geunden guztiak turistak ginen, nola ez, batez ere oporraldia zela kontuan harturik. Kanpora joaten garenean ohitura hartua dugu museoak bixitatzeko. Oso jantzia geratzen da bidaia, ez dakit nongo museora edota erakusketa batera joan zarela kontatzean. Hori bai sartzeko gutxienez ordu erdiko ilaran itxaron behar. Honek zenbait burutazio sortarazi zizkidan.Ezagutzen al ditugu geure herriko museoak? Joaten al gara izaten diren arte erakusketetara? Egia da ez ditugula Picasso lan arrakastats...


Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du. Baina badira hitzak mila irudikin adierazi ezin direnak.


Negarrez esnatu naiz gaur. Negarrez bai. Irratian orain bost urteko gertakizunen berri ari baitziren ematen. Gertakizun lazgarri, triste, gogoangarriak. Batzuetan amorrazioz ateratzen zitzaizkidan malkoak. Besteetan tristuraz.Gezurra berehala zabaldu zen. Gezurrak poztasuna ekarri zien batzuei. Gorrotoa besteei. Euskal Herrian gehiengoari. Eta horri sutsuki batu zitzaion mundu euskaltzale guztia. Donostian milaka ziren "Adierazpen Askatasuna" oihukatzen zutenak. Euskal Herri osoan askoz gehiago beren bihotzetan min sentitu zutenak.Nola ahaztu espetxeratuez, torturatuez, beren azaletan Espai...


Herrien eraikuntza ez da soilik etxeak eraikitzeko lana. Etxeak eraiki bai, noski eraikiko ditugu. Bakoitzak bere etxea izango du, bere gisakoen ondoan. Horrela auzoak osatuko dira, pentsamendu eta maila sozial bereko auzoak. Hori erreza da oso. Baina gisa honetan ghettoetan banatutako herri bat eraikitzen ariko ginateke.Etxeez gain ere beharrezkoak dira espazio publikoak. Plazak, osasun zentroak, haurrak jolasteko parkeak, kultur etxeak... Baina bertan ideologi eta estatus desberdineko jendea elkartuko litzateke gure herri horretan, eta hori arazo bat izan daiteke. Batez ere gure Euskal He...


    Badira urte dexente Euskararen Eguna ospatzen dela, eta bada oraindik jenge ugari honen berri ez duenik. "Gaur ez al da Nafarroako eguna ba?". "Ah, ez nekien euskarak egunik zuenik ere!"           Bada bai. Jai eguna ez bada ere, leku askotan ospakizun eguna izaten da gaurkoa. Ikastolek joku eta hamaiketakoak antolatzen dituzte haurrentzat, euskara elkarteek kultur ekitaldiak... Hala ere gaurkoa egutegitik baztertu nahi duenik ere bada. UPV-EHUko agendan pertsona elbarrituen nazioarteko eguna da gaur. Ez da elbarrien aurka ezer duda...