abenduak 3. euskararen eguna
Badira urte dexente Euskararen Eguna ospatzen dela, eta bada oraindik jenge ugari honen berri ez duenik. "Gaur ez al da Nafarroako eguna ba?". "Ah, ez nekien euskarak egunik zuenik ere!"
Bada bai. Jai eguna ez bada ere, leku askotan ospakizun eguna izaten da gaurkoa. Ikastolek joku eta hamaiketakoak antolatzen dituzte haurrentzat, euskara elkarteek kultur ekitaldiak... Hala ere gaurkoa egutegitik baztertu nahi duenik ere bada. UPV-EHUko agendan pertsona elbarrituen nazioarteko eguna da gaur. Ez da elbarrien aurka ezer dudanik baina gure hizkuntzaz gogoratzeak ez die horrelako kalterik egingo. Hala bai?
Bestalde azken egun hauetak modan jarri da euskararen erabilgarritasunaren inguruko eztabaida. Wall Street Journaleko artikuluak zeresan handia eman du, eta eztabaida eta erantzun ugariak sortu dira, batez ere internet sarean barna.
Baina zer garrantzia du hizkuntzak gure gizartean? Egunerokoan? Politikan? Txillardegiri behin artikulu batean irakurri nion hizkuntza galtzen duen herriak bere izaera galtzen duela, eta hori izan zela Irlandak egindako akatsik handiena, bere bake bidean.
Ez dut nire bizitza euskararik gabe imaginatzen. Errealitate estraino bat litzateke. Baina oraindik bide luzea geratzen da errealitate on bateraino. Utopikoa ote? Ez zait iruditzen. Baina zaila bai, nekeza. Eta gauzak diren bezala kostako zaigu zapaldutako hizkuntza altxatzea. Baina ziur naiz lortuko dugula.
Artikulu xume bat nire bloga irekitzeko. Euskararen Eguna dela gogora dezagun. Egun bat bai, baina egunerokoasunera zabaltzea beharrezko da abenduak 3a. Egunero da euskaren eguna.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: