kultura hedatuz

egunerodagaur 1456132066758 egunero da gaur | 2008-03-31 12:45

Madrilgo Reina Sofia museora sartzeko ilaran geundela izan zen zer pentsatua eman zidan zerbait. Ilaran geunden guztiak turistak ginen, nola ez, batez ere oporraldia zela kontuan harturik. Kanpora joaten garenean ohitura hartua dugu museoak bixitatzeko. Oso jantzia geratzen da bidaia, ez dakit nongo museora edota erakusketa batera joan zarela kontatzean. Hori bai sartzeko gutxienez ordu erdiko ilaran itxaron behar. Honek zenbait burutazio sortarazi zizkidan.

Ezagutzen al ditugu geure herriko museoak? Joaten al gara izaten diren arte erakusketetara? Egia da ez ditugula Picasso lan arrakastatsuak ikusiko, ez gaituztela Miróren kolore biziek erakarriko, eta ez garela ere Dalíren mundu surrealistan sartuko ere. Baina horrek ez du esan nahi guk eskuragarri izan ditzakegun erakusketak interesik ez dutenik. Ez dugu artea ulertzen, argi dago. Hezkuntza falta dela edo beste arrazoi askorengatik baina ez daukagu artelan bat aztertzeko baliabide nahikorik. Baina miloika euro/dolarretan saltzen diren margolarien lanak al dira soilik balio dutenak?

Artea denongan iriste horrek ba ote du zerikusirik ordaindu behar diren prezioekin? Museo baten mantenimendua garestia da, ziur. Baina horrek ez du esan nahi mantenimendu hori guk ordaindu behar dugunik. Londoneko museoa doan diren moduak zergatik ez izan hala Madril, Bilbo edo Berlingoak besteak beste? Artea negozio handi bat bilakatua dago aspalditik. Margolan batengatik ordaintzen diren dirutzak gero ondoren guri kobratzen digute berau ikusteagatik. Horrela zabalduko al dugu artea?



Utzi iruzkina: