Kategoria: museoa
Madrilgo Reina Sofia museora sartzeko ilaran geundela izan zen zer pentsatua eman zidan zerbait. Ilaran geunden guztiak turistak ginen, nola ez, batez ere oporraldia zela kontuan harturik. Kanpora joaten garenean ohitura hartua dugu museoak bixitatzeko. Oso jantzia geratzen da bidaia, ez dakit nongo museora edota erakusketa batera joan zarela kontatzean. Hori bai sartzeko gutxienez ordu erdiko ilaran itxaron behar. Honek zenbait burutazio sortarazi zizkidan.Ezagutzen al ditugu geure herriko museoak? Joaten al gara izaten diren arte erakusketetara? Egia da ez ditugula Picasso lan arrakastats...
Komunikabideetan ikusiko zenuten lez, Sao Paulo 1957 erakusketa ireki berri dute Alzuzako Oteiza Museoan. Orain 50 urte irabazi zuen hain zuzen Jorge Oteizak Sao Pauloko arte bienala, eta erakusketa bat antolatzeko aitzikirik behar izatekotan, hauxe bai dela dudarik gabe luxu guztiez primeran antolatzeko aitzakia perfektua. Bai horixe!Jorge Oteiza eta bere emazte Itziar, Huarte senar-emazteekin Sao Pauloko saria ospatzenBestalde, aurtengo Udako Euskal Unibertsitatean ere izan behar du Oteizak bere tartea. Harrigarri xamarra den arren gainera Yoga-rekin erlazionatua.BAI! BAI! OTEIZA ETA YOGA...