Herriaren Eraikuntza

egunerodagaur 1456132066758 egunero da gaur | 2008-02-12 14:58

Herrien eraikuntza ez da soilik etxeak eraikitzeko lana. Etxeak eraiki bai, noski eraikiko ditugu. Bakoitzak bere etxea izango du, bere gisakoen ondoan. Horrela auzoak osatuko dira, pentsamendu eta maila sozial bereko auzoak. Hori erreza da oso. Baina gisa honetan ghettoetan banatutako herri bat eraikitzen ariko ginateke.
Etxeez gain ere beharrezkoak dira espazio publikoak. Plazak, osasun zentroak, haurrak jolasteko parkeak, kultur etxeak... Baina bertan ideologi eta estatus desberdineko jendea elkartuko litzateke gure herri horretan, eta hori arazo bat izan daiteke. Batez ere gure Euskal Herri honetan, hain gizarte zabal eta anitza dugularik.
Hori konpontzeko ezinbestekoa zaigu gune amankomun hauek sortzea. Eta horrela eratuko genuke Euskal Hiria deritzona ere.
Ez naiz ari noski maila fisikoan hitz egiten. Gizarte mailan baizik. Gune amankomun horiek politikan, ekonomian, egunerokoan, hezkuntzan... denean sortzea ezinbestekoa zaigu normalizazio batera ailegatu nahi badugu. Eta eraikuntza hori bertatik egitea ezinbestekoa da. Esku lan arrotzen beharrik gabe.
Zoritxarrez bada eraikuntza honen aurka agertzen den jende ugari, bai herrian baita kanpoan ere. Jende guzti horri aurrerapausorik nahi bada denon arteko kolaborazioa beharrezkoa dela esan behar zaio, inor ere ahantzi gabe. Izan ere jende askotarikoa bizi gara hemen.
Nik nere aldetik INDEPENDENTZIA!! esaten dut. Zer diozu zuk?


Utzi iruzkina: