LIBURUAREN ETA FESTAREN AURKEZPENA

zubieta2007 1456154068613 Eskola txikien festa | 2007-06-04 17:26


Ostiralean festa eta liburua aurkezteko prentsaurrekoa eman genuen Donostiako Elkar-ren eta horren berri eman dute Berria, Gara eta El Diario Vasco egunkariek. Egunkariok idatzitakoekin collage-a egin dugu liburua zuei hemen aurkezteko:
Juan Kruz Igerabide, Jesus Mari Olaizola Txiliku, Xabier Mendiguren Elizegi, Mitxel Murua eta Joxan Ormazabalek idatzitako ipuin eta poemek, Iñaki Martiarena Mattin-en ilustrazioek eta 11 igarkizunek osatzen dute Txikimundi liburu kolektiboa. Zortzi edo bederatzi urtetik gorako irakurleentzako liburua da Txikimundi.
- Igerabide:
"jolasa da liburuaren ardatzetako bat".
- Mattin:
"liburuko lanak heterogeneoak dira, eta horrek eraman nau esperimentatzera".
Juan Kruz Igerabidek eskola txikien proiektuari buruz
hau esan zuen: "asko gustatzen zait, bai pedagogia aldetik, bai euskarari dagokionez. Ni neu ere eskola txiki batean hasi nintzen maisu lanean, eta nire haurrak horrelako eskola batean hezi dira".
Liburua 10,50 euroan dago salgai, bai eskola txikietan, bai festa-egunean jarriko dugun dendan eta bai ohiko liburu dendetan.


Utzi iruzkina: