Mila esker Zubietara etorri zareten guztioi eta festa egun arrakastatsua antolatzen lagundu diguzuenoi. Earki pasa dugu, ezta? Festako argazki guztiak, HEMEN. Gainera, gaur ere erraustegirik ez dugula behar demostratu dugu: herria garbi-garbi geratu da, zabor gutxi sortu dugu eta zabor guztia 5 zaborrontzi desberdinetan sailkatu dugu. ESKOLA TXIKIAK BIZIRIK, HERRI TXIKIAK BIZIRIK ! ZUBIETAKO ESKOLA TXIKIA BIZIRIK !ERRAUSTEGIRIK EZ, EZ HEMEN ETA EZ INON !


Bihar da egun handia eta zuei harrera egiteko azkeneko lanetan dihardugu.   Azken-azken OHARRAK:Ekarri Kontsignara eskoletan sobratutako liburu eta CDak. Erraustegira ZERO. Hori da bihar lortu nahi dugun marka: zabor gutxiago sortuko dugu (edalontziak, berrerabilgarriak) eta 5 zaborrontzi desberdin jarriko ditugu; organikoaren marroia (sardina- eta txekor-soberakinak...), plastiko eta metalen horia (platerak, latak...), paperaren urdina (triptikoak, ahozapiak..), beiraren berdea (boteilak) eta erraustegira joango litzatekeen berdea (hutsa). Ez izan beldurrik euriari, aterpeak prest dit...


400 lagunentzako tokia hartu genuen Araetako jatetxean menua emateko eta agortu dira txartelak.Frontoian mahaiak jarriko ditugu norberak lekarkeena eroso jan ahal izateko eta txekor-pintxoak eta sardinak ere salgai jarriko ditugu merke-merke.Bestelako aukerak: Zubietako jatetxeak edo Usurbil eta Lasarte-Oriakoak.


Eskola txikiko guraso Xabier Arregiren hitzak hartu eta Mal De Ojok rumba kutsuko kanta (liburuarekin batera eskuragarri) sortu du festarako. Eta Iñigo Leon koreografoak, berriz, abestia hartu eta koreografia diseinatu du. Hona hemen abesti eta dantzaren hasiera: 4 egun dituzue entrenatzeko. Mal De Ojokoak festa egunera etorriko dira eta sasoian etorri gero, hitzak eta dantza ikasita...


11:00etatik 13:00etara umeak izango dira festako protagonista eta 4 gunetan sakabanatuta jolas eta jolas ariko dira. GORRIA URDINA HORIA BERDEA Non hasi: 1. gunean (eskola) Non hasi: 2. gunean (frontoi estalia) Non hasi: 3. gunean (Araeta jatetxe ondoan) Non hasi: 4. gunean (errebote plaza) AlkizaZerainOikiaAizarnazabalBidegoianZizurkil Lizartza AndatzaOlaberriaEreñozuAbaltzisketaIgeldoIkaztegieta Elgeta AginagaZubietaLemoizGabiriaAdunaAngiozarBerrobi Aia AizarnaAlbizturArroaErrezilAltzo Berastegi 1. gunean, BIRZ...


Ostiralean festa eta liburua aurkezteko prentsaurrekoa eman genuen Donostiako Elkar-ren eta horren berri eman dute Berria, Gara eta El Diario Vasco egunkariek. Egunkariok idatzitakoekin collage-a egin dugu liburua zuei hemen aurkezteko:Juan Kruz Igerabide, Jesus Mari Olaizola Txiliku, Xabier Mendiguren Elizegi, Mitxel Murua eta Joxan Ormazabalek idatzitako ipuin eta poemek, Iñaki Martiarena Mattin-en ilustrazioek eta 11 igarkizunek osatzen dute Txikimundi liburu kolektiboa. Zortzi edo bederatzi urtetik gorako irakurleentzako liburua da Txikimundi.- Igerabide: "jolasa da liburuaren ardatzeta...


                Txikimundi                          Mapamundian                Handimundi                         gizaki oro txiki                Mapamundi.                     ...


4 hautes-mahai desberdin eduki ditugu Zubietan: bata, Usurbil aldeko zubietarrentzat; bestea, Donostia aldeko zubietarrentzat; hirugarrena, Zubietako auzo-alkateak aukeratzekoa eta, azkena, aurtengo berritasuna, errausketaren inguruko herri galdeketa. Xelebrea herria, ezta? Emaitzak, hauek: Zubietako alkateak: Imanol Azpiroz eta Eñaut Zuriarrain. 237 lagunek errausketari EZEZKOA eta batek BAIEZKOA (%61eko parte-hartzea). Baina hautes-mahaiez gain, izan dugu bestelako mahairik: eskola txikikook festako arropa, liburuak eta CDak jarri ditugu salgai eta festarako Mal De Ojok sortu digun kan...


Zubieta munduaren erdigunean egongo da ekainaren 10ean.   Baina, hala ere, munduaren erdigunera nola iritsi ez badakink, to eta no ibilbide-mapak. Autobusez baldin bahator (sakatu puntu berdea jarraibideak irakurtzeko): <p>tagzaniapaste<br />  Kotxez kostaldetik baldin bahator (sakatu puntu berdea jarraibideak irakurtzeko): <p&a...


Azken iruzkinak