UMEENTZAKO JOLASAK
11:00etatik 13:00etara umeak izango dira festako protagonista eta 4 gunetan sakabanatuta jolas eta jolas ariko dira.
GORRIA | URDINA | HORIA | BERDEA |
---|---|---|---|
Non hasi: 1. gunean (eskola) |
Non hasi: 2. gunean (frontoi estalia) |
Non hasi: 3. gunean (Araeta jatetxe ondoan) |
Non hasi: 4. gunean (errebote plaza) |
Alkiza |
Andatza |
Aginaga |
Aizarna |
- 1. gunean, BIRZIKLATZEA: umeak 5 lerrotan jarriko ditugu, erdian zaborra egongo da eta bukaeran zaborrontzi desberdinak (papera, beira, plastikoa...). Umeek zaborra hartu eta dagokion ontzietan sartu beharko dute.
- 2. gunean, UZTAIAREN JOLASA: aulki-dantzaren antzekoa izango da baina ez dugu inor kanporatuko. Musika etetean uztaietan sartu beharko gara baina uztaiak kentzen ditugun heinean uztai bakoitzean lagun gehiago sartu beharko da.
- 3. gunean, HERRI KIROLAK: lokotxak eta txingak; gainerako azalpenak, sobera.
- 4. gunean, MARGOKETA eta URAREN JOLASA: batetik, murala margotuko dute umeek eta, bestetik, ontzi bateko ura plastikozko edalontziarekin hartu eta ur horrekin botila handi bat betetzeko aukera izango dute umeek.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: