HAUTESKUNDE EGUN ANIMATUA
4 hautes-mahai desberdin eduki ditugu Zubietan: bata, Usurbil aldeko zubietarrentzat; bestea, Donostia aldeko zubietarrentzat; hirugarrena, Zubietako auzo-alkateak aukeratzekoa eta, azkena, aurtengo berritasuna, errausketaren inguruko herri galdeketa. Xelebrea herria, ezta?
Emaitzak, hauek:
- Zubietako alkateak: Imanol Azpiroz eta Eñaut Zuriarrain.
- 237 lagunek errausketari EZEZKOA eta batek BAIEZKOA (%61eko parte-hartzea).
Baina hautes-mahaiez gain, izan dugu bestelako mahairik: eskola txikikook festako arropa, liburuak eta CDak jarri ditugu salgai eta festarako Mal De Ojok sortu digun kantarekin giro bikaina sortu dugu herriko plazan. Ikusi, bestela:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: