Santakutzak
Zestua izan ginen lehengo ostiralean ni eta beste koadrilako bi fenomemo. Buelta txiki bat emateko asmoarekin hurbildu ginen bertara. Arratsaldeko zortziretako autobusa hartu, afaldu, tanborrada ikusi eta bueltatzeko asmoarekin ginen. Ohartzerako, ordea, goizeko bostak iritsi zitzaizkigun. Giro bikaina zegoen urola kostaldeko herri txikian. Halere, gehien arritu zidan gauza bertako tanborrada izan zen. Sekulako "desmadrea"!! Ikaragarria! Baina, xarma berezia zuen. Zeinen ongi ari ziren pasatzen! Benetan, ikuskizun ederra! Ikustekoa, merezi du!
Horrela, etxera itzuli eta ametsetan egin nuen ohean. Amets horietako batean tanborradan tanborra jotzen nintzen...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: