FESTAKO BAZKARIA

zubieta2007 1456154068613 Eskola txikien festa | 2007-04-27 17:33
2

Herriko plazan erreko ditugun sardinekin eta txekorrarekin asetzen ez direnentzako aurten ere festako bazkaria antolatu dugu. Araeta jatetxean izango da, 14:00etan, eta hona menuen eta prezioen inguruko xehetasunak:

Helduentzako menua (15 euro) Haurrentzako menua (9 euro)
• bakailao eta ziazerba lasagna
• untxi marinatua, labean errea, ali-oli saltsarekin
• jogurt tarta txokolate eta mugurdiekin
• edaria, ogia eta kafea
• makarroiak txorizo eta tomatearekin
• oilasko errea patatekin
• natilak gailetarekin
Zenbat heldu eta zenbat haur etorriko zareten adierazi beharko diguzue maiatzaren 18a baino lehen.

Jatetxean 400 lagun sartzen dira. Hori dela eta, eskaerak iristen diren ordenean onartuko ditugu.

Beraz, guk telefonoz onartuta zaudetela baieztatu arte ez sartu dirua kontuan. Bazkarirako lekua duzuela baieztatzerakoan dirua sartu beharko duzue guk emandako kontuan.

Jatetxean sartzeko txartelak jaiaren egunean bertan emango dizkizuegu kontsignan.

Eskaerak nori egin:
- Maite    659 54 83 42
- GarbiƱe 675 00 70 48

Zubietako gurasoak

Zubietako gurasoak 2007-05-17 23:18 #1

Gaurko egunean, maiatzak 17, 50 bat lagunentzako lekua geratzen da herri bazkarirako lekua betetzeko. Interesa duzuenok, EZ LO HARTU!!

Zubietako gurasoak

Zubietako gurasoak 2007-05-24 21:48 #2

Gaur, maiatzak 24, 21:46 denean, 30 bat txartel geratzen dira herri bazkarirako lekua betetzeko.

Gogoan izan jatetxean sartzeko txartelak jaiaren egunean bertan emango dizkizuegula kontsignan; herri bakoitzeko arduradunari emango dizkiogu dagozkion txartel guztiak.

Utzi iruzkina: