Festaren aitzakiarekin neguko arropa salgai jarri eta arrakasta ikaragarria eduki genuen.Ea ba labetik atera berri dugun udako arropa (umeentzako, emakumeentzako eta gizonezkoentzako modelo bana) ere gustatzen zaizuen.  Irudietako horiez gain, eskoletara kamiseta zuri-gorrien ale solte batzuk bidali ditugu. Ale gutxi horiek ditugu eta ezin dugu besterik eskatu; beraz, gustuko badituzue, azkar ibili... Eskolaren izenean arroparen eskaera egiteko orria formatu digitalean eduki nahi baduzu, sakatu HEMEN. Eskabideak hona bidali:Nekane Zaldua (piperenea@ya.com, 943367142)


Herriko plazan erreko ditugun sardinekin eta txekorrarekin asetzen ez direnentzako aurten ere festako bazkaria antolatu dugu. Araeta jatetxean izango da, 14:00etan, eta hona menuen eta prezioen inguruko xehetasunak: Helduentzako menua (15 euro) Haurrentzako menua (9 euro) bakailao eta ziazerba lasagna untxi marinatua, labean errea, ali-oli saltsarekin jogurt tarta txokolate eta mugurdiekin edaria, ogia eta kafea makarroiak txorizo eta tomatearekin oilasko errea patatekin natilak gailetarekin Zenbat heldu eta zenbat haur etorriko zareten adierazi beharko diguzue maiat...


NON JAN

zubieta2007 1456154068613 Eskola txikien festa | 2007-04-21 12:09

Ekainaren 10eko festan jolas eta dantza egiteko, noski, sabela bete behar eta horretarako aukera handia eskaintzen du Zubietak. Festagunean erreko ditugun txekor eta sardinekin aski ez baduzue, hemen dituzue Zubietako jatetxeak eta telefonoak (hobeto ikusteko, sakatu maparen gainean).


Hau da ekainaren 10erako prestatu dugun EGITARAUA: 10:00       Festaren hasiera. 11:00       Jokoak.                1.Gunea: Herri kirolak. 2.Gunea: Birziklatze-jokoa. 3.Gunea: Uraren jokoa. 4.Gunea: Jolas kooperatiboa.  13:30       Testigu aldaketa >> Irakasleei lore eskaintza >> Kanta eta Dantza. 14:00       Bazkaria. 16:00 >> 18:00 Pottoka gainean ibiltzeko aukera 16:30&nb...


Eskola txikien 2007ko festarako atera dugun neguko arropak arrakasta itzela izan du.Umeentzako kamiseta luzea eta txalekoa atera ditugu eta helduentzako kremaileradun 2 sudadera. Hemen dituzu ikusgai: Guztira 700dik gora ale banatu ditugu Gipuzkoako eskola txikietan. Mila esker denoi!Aurki aterako ditugu udako kamisetak, izango duzue gure berri...