Euskara ikus-entzunezkoetan (I)

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2009-10-22 11:17
7

Kaixo guztioi, eguerdi on. Asteko ordu ez-presentzialen plana aipatuz abiatu genuen atzoko eskola. Gogoratu honela banatuta daudela aste honetako 4 ordu ez-presentzialak:

• 2 talde lanerako
• 1 lan koadernorako
• Azkena, gaur banatuko dizuedan testua (datorren asteko gaiari buruzkoa) irakurtzeko
Euskarazko irratigintzak eginiko bideari buruzko mapa osatu genuen gero (mapa hori Mudle plataformako Artxiboak karpetan eskegita daukazue dagoeneko: Irratia euskaraz da bere izena). Pozik geratu nintzen, ikusi nuelako zuetako askok irakurrita ekarri zenituztela aurreko eskolan banaturiko testuak.

Telebistaren arlora pasatu ginen gero, eta zenbait lekukotza ikusi/entzun genituen ondoren (ez dago horien artean Ipar Euskal Herriko lekukotzarik, baina gogoratu Maite Barnetxe izan zela telebista batean -frantses telebista publikoan- euskarazko edukiak modu jarraitu batean sartu zituen lehen komunikatzailea; aurrez Jose Mari Iriondok pilota partidu bi euskaraz emanak zituen, 1965 eta 66an, TVE1en):

- Jose Ramon Belokirena (24 orduak euskaraz)
- Jose Mari Iriondorena (frankismopeko giroa + euskararen lehen agerraldiak telebistan)
- Telenorteko Euskalerria telesaioa (Joan Mari Torrealdairi elkarrizketa eta Pinpilinpauxa izeneko umeen atala).
- Ramon Labaien (ETBren sorrera garaiak)
- ETBren lehen emisioa (1981eko abenduak 31)
- ETBren lehen albistegia (1982ko martxoa)

- Orain, galdera pare bat:
1. Nola irratiari hala telebistari dagokionez, zerekin harritu zineten gehien (baldin eta esanikoen artean datu berri eta azpimarragarririk jaso bazenuten behintzat)?
2. Arratsaldeko eskola girotzeko: zein ingurumariatan sortu zen ETB?
Tira, ea fin zabiltzaten bai erantzunetan (lan-koadernorako ere baliagarri izango zaizue idatzitakoa), bai ondoren Bingen Zupiriari (informazio interesgarria doa esteka horretan) egin beharreko galderetan.

Ondo segi eta gero arte

Mikel Iraola

Mikel Iraola 2009-10-22 20:26 #1

Gabon,

Atzo aipatu nuen moduan, irrati zein telebistak sortzeko garaian zituzten zailtasunek harritzen naute geien. Hori ere testuinguru politikoari atxiki zaio, frankismoak garai hartan zuen jarrera ez baitzen oso ona, ez zailtasunak zirela medio, estatuaren kontrola edo monopolizatze hori, ez zen erraza horrelako proiektuak aurrera ateratzea.

Eta bestea, atzoko moduan ere, emisioak ordu jakin batekoak izatea da. Ikusitako bideoaren arabera, lehen emisioarena, oso kuriosoa egiten zait, hori bai, aitortu beharra dago prozesu azkar baten bitartez egin zela.

ETBren sorrerari dagokionez, gaur Bingenek azaldu digun moduan, presaz sortu zen. Atentzioa deitu dit bere esaldi batek. "Nahiago ziren gauzak egin, gaizki edo okerrago, beranduago egitea baino". Legea onartu zenetik 4 hilabete besterik ez zituzten izan prestatzeko, eta ez zuten baliabiderik. Hala ere, urte gutxitan, teknologia munduan izan den berrikuntza konstantearekin EITB ere aldatu dela igorri da.

Olatz Artola

Olatz Artola 2009-10-23 10:32 #2

Egunon,

Mikelek aipatu duen bezala, frankismoak irrati eta telebistaren sorreran arazoak ekarri zituen. Hori nabarmenduko nuke, besteak beste arrazoi horregatik eman baita Euskal Herrian teknologiaren atzerakuntza. Emisioena ere harritzeko modukoa da, baina tira, hau atzo aipatu nuen.

Aipatu ez nuena, eta nere ustetan harrigarria dena, euskarazko lehen irratia iparraldean sortu zela da. Irrati hau 1981an sortu zen, euskera hutsez. EITB urte bete beranduago sortu zen, 1982an alegia.

Irrati eta telebistak sortzeko garaian zailtasunak izan baziren ere, ETBren sorreran dena oso arin, azkar joan zen. Oro azkar egiteak ekarri dituen alde on eta txarrak albo batera utzita, ETBk egin duen lana goraipatuko nuke, ezerezetik hasita gaur egun garrantzia duen irrati eta telebista izatera iritsi baitira.

Zorionak

ariane

ariane 2009-10-24 16:33 #3

Harritzen nauen bakarra da, hain denbora gutxian hainbeste lortu izana. Politikak betiko moduan trabak jarri zituen, eta hala eta guztiz ere, ahal zen momentuan, denbora galdu gabe, dena martxan jarri zuten ziztu bizian, gertatutakoari pentsatzeko denbora eman gabe.

Bestalde, Bingen Zupiriak emandako diskurtsotik nahiko desanimatua atera nintzen. Ulertzen dut urte asko daramatzala irrati eta telebistarengatik borrokatzen, baina gauza berriak egitearen aurrean amore eman duela iruditzen zait. Berak denbora guztian mugei buruz hitz egiten zigun, herri txiki bat garela eta baditugula gure limiteak. Baina betidanik irakatsi didate limiteak gizakiak jartzen dituela, edozer lor daitekela benetan horretan sinisten baduzu, eta exigenteak izan behar garela gurekin. Beraz, zergatik ez dugu lortuko besteek lortu duten guzti hori?

Nik oraindik sortu ez den hori ere nahi dut eta lortuko dut, ez naiz inoiz erraza den hortan geldituko. Bizitza honetan arriskatu gabe ez da historia idazten eta gure nahia historia horren protagonistak izatea izan behar du.

2009-10-25 22:24 #4

Ni ere gehien harritu nauena irrati zein telebisten sortze prozesua izan da. Zailtasunez inguratuta sortu izan dira gehienak, baten batzuek porrot egingo bazuten ere,  aurrera ateratzea lortu dutenak ugari zian dira. Iparraldeak orokorrean euskarazko komunikabideen sorkuntzan izan duen presentzia ere azpimarratuko nuke.
Bingenen hitzaldiaren inguruan, berriz, interesgarria izan zela esan hasteko. Hala ere, zenbait kasutan bere iritziaren oso bestealdera pentsatzen dut. Erdarazko hiztunen hitzaldietan euskarazko azpitituluak jarri behar direla uste dut. Bestalde, audientzia eta kalitatea lotuta daudela aipatu zuen eta nire ustez hori ere ez da egia (tele5ko programa ugari adibide garbi dira). Ongi iruditzen zait ETB arlo batzuetan leihatzea eta programazio jakin bateko apustua egitea baina ez da guztia egin behar audientziari begira. Kalitatezko hainbat programa desagertu egin dira. Nire ustez, badituzte 2 kate audientziaren lehian jarduteko, eta Etb3n jar ditzatela gutxienez beste programa horiek, azken kate honen kalitatea ez baitzait batere ona iruditzen. Ideia berriek ere toki gehiago eduki behar lukete.

Kepa Matxain

Kepa Matxain 2009-10-25 22:25 #5

Barkatu, ni nintzen goikoa.

Izarne

Izarne 2009-10-26 10:46 #6

Ados nago Arianerekin. Urte gutxitan eman dituzten aurrerapausuak ikusita, orain ere pauso gehiago ematen jarraitzeko unea dela iruditzen zait. Gauza berriak egiten jarraitzea da gakoa, herri txiki bat izateak dituen oztopoak gaindituz.

Bestalde, Bingenen hitzaldian, klasekide batzuek esandakoak harritu ninduen gehien, EITBk ez dituela gazteentzat zuzenduriko kateak, alegia. Hori nire ustez, gustu kontua da, kirolak gustuko dituen batek La Sexta ikusiko duelako, adibidez. Baina EITBk ere baditu gazte batzuen gustuak asetzen dituzten programak. Nik behintzat gustura ikusten ditut Goenkale, Wazemank, albistegia...Lehen ere, orain ez dauden Noaoa, Hasiberriak eta beste hainbaten zalea nintzen.

Besterik ez, agur!

Ibai Azpeitia

Ibai Azpeitia 2009-10-26 11:19 #7

Kaixo guztioi!!

Hasteko, Ariane-ren ildotik jarraituz, ados nagoela esan beharra daukat. Etb-ren sorreratik gehien harritu ninduena bere sorreraren azkartasuna izan da. Gainera momentu haietan, frankismoaren ostean, ezer ez zegoenean. Hala ere guztia egiteko egoteak ere bere alde onak ditu aukera gehiago dituzulako arrakasta izateko. Hau da, Euskaraz dagoen  kate bakarra izaten bada, segur aski  arrakasta lortuko du. Hala ere ez dut uste era egokiena izan zenik gauzak hain azkar egin izana. Nire ustetan behintzat, gauzak ondo egiteko lasaitasunez eta letra onez egin behar dira. Hala ere, gaur egunera dagoen kalitate saltoa izugarria da lehenengo emisioen bideoekin alderatuz (Atzeko errezela.........)

Bingen Zupiria-ren diskurtsoari dagokienez, oso interesgarria iruditu zait. Ideia askorekin ados nengoen eta beste askorekin ez. Zertxobait harrituta utzi dit audientzia kalitatearekin batera doala esan duenean. Gaur egun behintzat ez da horrela gertatzen jendeak ez duelako kalitatezko zerbait ikustea, hobe da bi pertsona iletik tiraka edota platerak bata besteari botatzen ikustea edo “Maria Patiño”-ren lepoko zaina ikustea (eskerrak larunbatean bakarrik botatzen duten), programa horiek biltzen baitute audientzia gehiena. Gaur egun jende artean premia gehien duen baldintza nagusiena, MORBO deituriko zerbait da eta ez KALITATEA. Arrakasta izateko eduki beharreko ezinbesteko baldintza bat da morboa. Pena bat, bai, baina horrela gertatzen da.

Bestalde, klase kide batzuk esan zutenez, ETB-n ez dago gazteei zuzendutako programaziorik. Hau oso subjektiboa dela pentsatzen dut. Nik adibidez Buenafuente asko ikusten dut eta ez da oso gazteei zuzendutako programa bat, alde batetik 00:30etan botatzen dutelako eta bestetik jorratzen dituzten gaiak ez direlako gazteei begiratuta eginak daudenak. Hala ere gai horiek era fresko baten tratatzen ditu. Zer esan nahi dut adibide honekin, ETB-n badaudela gazteei zuzendutako gauzak baina agian, ez dute izan guk espero genuen arrakasta edota ez da izan gure gustuko programa bat. Oso subjektiboa da gaur egungo telebista.

Utzi iruzkina: