marrazkilo

toi toi toi

kolorea

marrazkilo 1456151298302 marrazkilo | 2009-09-30 23:02

Batzutan zaila egiten zaigu koloreen arteko konbinazio egoki bat ahutatzea. Egoera horretan aurkitu naiz eta bila ibili ondoren web hauek aurkitu ditut:Artista ezagunak egindako kuadroetan erabili zituzten koloreak hemen.Zure bloga nola geratuko den hemen.Aukeratutako kolorearen kontrakoa eta beste aukera batzuk hemen.Hemen azalpen interesante batzuk.Erraminta gehiago hemen.


Aurreko lanarekin jarraituz, komunikazio eta informazioaren teoria errezago ulertzeko mapa berriak egin ditut.Lehenengoa nola hedabideak gizarteak sortzen dituzten azaltzen duena. "hedabideak gizartearen eratzaile". Bigarrena komunikazioaren ikerkuntzari dagokiona; apologia eta kritika.


Jose Inazio Bazterretxearen liburuko eskema berriak zintzilikatzen ditut hemen.Lehenengoa Informazioa eta gaurko mundua-ri dagokiona. Lehenengo gaiaren 4 atala. Bostgarren atala "egiazkotasuna eta itxura" Seigarrena eta azkena gaurkoz "egiazkotasuna eta justizia"


Komunikazioaren teoria ordenatzeko mapa batzuk egiten ari naiz. Liburu potoloa da eta eskemak egitea pentsatu dut ikasketa errazteko. Behin lana eginda, zergaitik ez partekatu?Blogean ez da ondo ikusten, baina klikatu eta irudia tamaina handian ikusi ahal da. Bandera berdea dutenak ikasi behar ez diren ikasgaiak dira,zuzenketak eta aportazioak ongi etorriak. Goikoa ikasgai osoaren eskema da. Beheko hau Ordezkapenari dagokiona. Beste hau "giza komunikazioa: harremana eta informazioa". Gizarte komunikazioa: informazioa eta masa gaiaren mapa da azpikoa.Oraingoz azkena.


slideshare

marrazkilo 1456151298302 marrazkilo | 2009-05-29 20:52

Bi diapositiba aurkezpen ditut blog honetan eta ez batak, ez besteak ez dute funtzionatzen. Agian, nire ordenagailuaren gauza da, konekzio motela dudala edo kontroladoreren bat gaizki instalatuta. Web orriarena ere izan daiteke, aplikazioak ez duela funtzionatzen, oraingoz, Slideshare honek arazoak ematen dizkit.Eta izkinako propaganda alu hori...!Ala ere, hona hemen -ikustea lortzen baduzu- Marruekosetik ekarri eta FSA argazkilaritza mugimenduan oinarritutako aurkezpena. Marruekosen bueltakaView more Keynote presentations from pauluma.


Bloging

marrazkilo 1456151298302 marrazkilo | 2009-05-27 00:57

Blog bat nola egin? Zertarako? Zeinendako? Naturaltasunez idatzi behar dela irakurri izan dut noizbait, kartzelako ziega batetik lagun bati idazten zaion bezala edo. Faltsukeriarik gabe eta zintzotasunez; pijaman. Egunean egunekoa, berehala amaitzen omen da kontatzekoa eta egunean egunekoa kontatu behar da. Horregatik bitakora ere deitzen zaio.Surfeatzen hasi naiz blog bila eta Mikrosierbosen hasi naiz. Baina mikrosierbos ez da blog bat!! Bai, baina esteka interesanteak ditu.Eta hona eraman nau, Bokeh-a zer den eta eremu sakontasuna ondo eta motz esplikatuta aurkitu dut. Surf egiten jarrait...


M-11

marrazkilo 1456151298302 marrazkilo | 2009-05-26 23:53

Martxoak 11ko hauteskundeak igaro eta egun gutxira hau izan zen ikasle talde batek egin genuen aurkezpen azkar bat.Laster hauteskundeak datoz berriz ere, baina oraingoan norbaitek penalti pitatu du (nork????) eta gola sartzea ez zaie batere zaila izan.


Batzuetan harritu egiten gara beste herrialdetan gertatzen denaz, baina gure herriari begiratzen badiogu egunerokotasunetik aterata harritu ez, lotsatu egingo ginateke.Guatemalan Rodrigo Rosembergen hilketaren ondoren sortu den iskanbilak eta hau isiltzeko Álvaro Colomen gobernuak egin dituen saiakerak kartzelara eraman zuen Jean Fernando Anleu Twitterlaria, eta Twitter sare sozialeko partaide izateak atera du J.F.Anleu kartzelatik, Guatemalako mugak igaro eta herri askotako eta sare sozial askotako laguntza jaso baitu; laguntza ekonomikoa berak eta presio politikoa Álvaro Colomek.Twitterre...


zuzeu

marrazkilo 1456151298302 marrazkilo | 2009-05-04 17:41

Hasier Etxeberriak zuzeu proiektuaren hastapenak nolakoak izan ziren kontatu zigun.


Goiena

marrazkilo 1456151298302 marrazkilo | 2009-05-04 17:39

Iban Aranzabal izan zen gure artean eta Goiena kooperatibak nola funtzionatzen duen esplikatu zigun.


marrazkilo 1456151298302

Ceci n´est pas une Blog, hau ariketa bat baita. Blog osoa, goitik behera, ariketa bat da. Ala ere agian aurkituko duzu gauza interegarririk, behean dagoen abestiak entzuteko gadgeta besterik ez bada ere. Abesti sorta benetan ederra!