Tagzania Codesyntax enpresak eginiko erreminta bat da. Web honek Googlemaps eta delicious tarteko hibrido bat da, zeinen bitartez erabiltzaile bakoitzak gogokoen dituen lekuak markatu eta interneten saretu ditzakeen. Beste baliabide asko ere baditu, baina Luis Fernandez Codesyntax-eko arduradunak dioenez, Tagzaniako karakteristikarik handiena erabiltzeko erraztasuna da. tagzaniapastepauluma map
Otsailean hasi nintzen flickr sarean. Sare hau erabili izan dut Marruekosen ezagutu nuen Ibrahim lagun bati bere etxeko argazkiak partekatzeko, kasualitatez gaur jaso dut bere mezua ezker ona emanez. Besterik ez dut egin, denbora borobila da eta bueltak bereala joaten dira. Ez dut intrusismorik igarri, ala ere, sare hauek ez didate konfiantza handirik ematen. Gainera, ez naiz ausartzen nire lagunak agertzen diren argazkiak partekatzen; agian haiek ez dute atsegin.Azken finean ez diot denbora asko eskaintzen. Gehiago ibiltzen naiz Gmailarekin, eta azken aldian deliciousekin ere.Gmailean...
Nik ere zerbait aztertu nahi badut, sailkatu eta egitura bertikal batean antolatzen ditut bere zatiak. Gauzak aldatzen ari dira ordea, gaur egun ideiak, jakintza edo eta proiektuak ez dira bertikalki antolatzen, etiketa bitartez antolatzen dira; asoziazioa da gakoa. Gainera jakintza gaur egun ez da pertsona batek duen jakiteko gaitasuna bakarrik; talde oso batean kide bakoitzak dakiena konpartitzen eta erabiltzen badakigu, komunitate horren jakintza eta gaitasuna asko handituko da. Nola jakin? Nork jakin? Delicious web lanabes bat da. Web orriak, artikuluak, bideoak eta interneten agertze...
Urte gutxi dira internet erabiltzen hasi nintzenetik eta hasieratik erabili izan dut Firefox, horregatik Internet Explorerra oso gutxi ezagutzen dut, hala nola, beste nabigatzaileak. Orain ez dut ezer jakin nahi Explorerrari buruz, ezta Microsoft Officeri buruz ere, eta windowsarekiko geroz eta urrutiago nago.Gainera, ez dut ulertzen Euskal Herriko administrazio eta enpresek softwarearekiko duten jarrera atzerakoia. Oso garestiak diren softwareak erosten dituzte hauek dohainik lortu daitezkeenean. Horrez gainera, hain garestiak diren software horiek menpekotasuna sortzen dute, kodea sekretu...
Ceci n´est pas une Blog, hau ariketa bat baita. Blog osoa, goitik behera, ariketa bat da. Ala ere agian aurkituko duzu gauza interegarririk, behean dagoen abestiak entzuteko gadgeta besterik ez bada ere. Abesti sorta benetan ederra!