Firefox

marrazkilo 1456151298302 marrazkilo | 2009-03-10 13:38

Urte gutxi dira internet erabiltzen hasi nintzenetik eta hasieratik erabili izan dut Firefox, horregatik Internet Explorerra oso gutxi ezagutzen dut, hala nola, beste nabigatzaileak. Orain ez dut ezer jakin nahi Explorerrari buruz, ezta Microsoft Officeri buruz ere, eta windowsarekiko geroz eta urrutiago nago.
Gainera, ez dut ulertzen Euskal Herriko administrazio eta enpresek softwarearekiko duten jarrera atzerakoia. Oso garestiak diren softwareak erosten dituzte hauek dohainik lortu daitezkeenean. Horrez gainera, hain garestiak diren software horiek menpekotasuna sortzen dute, kodea sekretua baita; coca-cola bezala, edo herri azpigaratuetan geroz eta gehiago erabiltzen diren hazi transgenikoak bezala.
Horregatik, eta beste arrazoi askorengatik, nik ere Firefox erabiltzen dut. Eta beti saiatzen naiz software librea erabiltzen.


Maite nauzu laztana?

Bai, baina software librea gehiago.

Software librea maite baduzu...

www.librezale.org


Utzi iruzkina: