Delicious

marrazkilo 1456151298302 marrazkilo | 2009-03-25 18:25

Nik ere zerbait aztertu nahi badut, sailkatu eta egitura bertikal batean antolatzen ditut bere zatiak. Gauzak aldatzen ari dira ordea, gaur egun ideiak, jakintza edo eta proiektuak ez dira bertikalki antolatzen, etiketa bitartez antolatzen dira; asoziazioa da gakoa.

Gainera jakintza gaur egun ez da pertsona batek duen jakiteko gaitasuna bakarrik; talde oso batean kide bakoitzak dakiena konpartitzen eta erabiltzen badakigu, komunitate horren jakintza eta gaitasuna asko handituko da. Nola jakin? Nork jakin?

Delicious web lanabes bat da. Web orriak, artikuluak, bideoak eta interneten agertzen den edozein informazio biltzeko balio du. Honez gainera taldeak sortu, konpartitu eta beste baliabide asko eskaintzen ditu. Hurrengo bi helbide hauek web zerbitzu honen inguruko informazioa eta nola erabili erakusten digute consumer eta euskaljakintza slidesharen egin duen aurkezpenean


Utzi iruzkina: